aralar

Posted by de part dels bons, fins a la mort! on Tuesday Sep 7, 2010 Under Uncategorized

nere blogaren ildoaren kontrako agertu behar naiz. lagun batek esaten zidan etzela oraindik ilusionatu behar, baina harritua nauka guztiz aralarren diskursoak. ez nuen espero su etena izango denari horren azkar eta ondo erantzuterik, ez nuen espero horren hitz ausartak irakurtzerik.

bale, ez dela ilusionatu behar, baina hitz gogorrak esan ditudan moduan, justua da ere dagokionean ondo egina dagoela uste dudana errekonozitzea. ez da orain denak aralarren afiliatu behar garela (!!!), baina agian etorkizun hobeago baten lehen seinaleak bizitzen ari gara, agian euskal politikagintza aztora dezakeen aliantza ezkertiar eta independentista baten hasiera presentziatzen ari gara, agian ETA politikagintzarekin askoz gehio lor daitekeela ikusten hasi den bezela, aralar independentismoaren seme guaia izaten amildegira doala ikusten hasi da. ta hori dena ona da, denak batuta askoz indar gehio egiten delako.

ia halakoren batean estatu jazartzaileek ere shock hoietako bat duten.

Comments

Tags : | Comments Off

Apar

Posted by anpulubila on Tuesday Sep 7, 2010 Under Uncategorized
[A]: Mutriku.
Tags : | Comments Off

Lokailu

Posted by anpulubila on Sunday Sep 5, 2010 Under Uncategorized
Lotzeko, ala lokartzeko gailu?
Tags : | Comments Off

hainbat hobe

Posted by de part dels bons, fins a la mort! on Sunday Sep 5, 2010 Under Uncategorized

irailaren 11etik 27ra espero nuen berria, besteak beste behin baino gehiagotan aipatu deten arrazoiarengatik. espainiar medioek horrenbeste aipatzen duten alde militarrak alde politikoari ezartzen dion morrontzaren ideiarekin amaituko zelako 11ko manifestazio seguraski jendetsuaren ostean, ta 27a gudari eguna, propagandistikoki egokiena zelako, seguraski ETAren egunik egunena delako, aritxulegiko representazioak erakutsi zigun moduan.

susmoa dut gaurko komunikatua gehio dela komunikatu prezipitatu bat, seguraski filtrazioei erantzuteko eta internazionalak lasaitzeko, baina ez dela egiazkoa, inkognita asko uzten baititu airean. ta horrek eta el paisen ere atzo 27an bueltan su etena dei zitekeenaren ideia irakurtzeak nere tesia indartu besterik ez du egiten.

politikan hizkera korapilatsua erabiltzea ohitura da, eta hori egin du ETAk, teknikoki ez du su etena deklaratu, egin duena da "ekintza armaturik ez burutzeko erabakia" hartu duela jakinarazi. baina horrek ez du esan nahi su etena denik, ez eta, eskatu zaien bezela, makinaria geratuko denik, soilik ekintzak ez direla egingo. baina epea ere ez da zehazten. horrek pentsarazten dit datu garrantzitsuak falta direla, eta aurrez diseinaturiko prozesu bat egiten ari dela, gradualki su etena gauzagarri bihurtzeko. honek asko lasaitzen ditu gauzak, eta ia dudarik gabe esan daiteke atzerabueltarik gabeko bide batean sartzen duela, baina ez da "hori", ez da "komunikatu hori".

kritika gehien zati honek jaso du:

ETAk berriro nabarmendu nahi du euskal eragile politiko, sozial eta sindikalei erantzukizunez jokatzeko deia.
Prozesu demokratiko baten eszenatokira iritsi ahal izateko Herri bezala urrats sendoak ematea ezinbestekoa dela.
Herriari Hitza emateko prozedura finkatzea nahitaezkoa dela. Euskal Herriaren eskubideak ezagutuak eta
bermatuak izango direnean irekiko baitzaigu gatazkaren benetako konponbidearen atea.

eta medio espainiarrek beren kaka bota dute. aldebakarreko prozesua, aldebakarreko prozesua da. punto. baina prozesu demokratikora ez gara iristen gatazka politikoaren espresio armatuetako batek bere ekitea eteten, prozesu demokratikora iristeko denen inplikazioa behar da, jarrera ausartak behar dira. zurrunbilo hau dena hastean nere irakasle bati esan nion irailean nerekin gogoratuko zela, su etena ikusiko genuelako. barre egiten zidan, baina seguraski gaur nerekin gogoratuko zen. pauso ausartak eman dira, baina hori gatazka familiarretan bezela da.

seme gatazkatsua psikologora eramatearekin ez da gatazka konpontzen, seme gatazkatsuak agian aurrerapausoak ematen dituelako, baina beste aldeak, gurasoek, bidea egiten ez badute, semeak bide egokian dela jakinagatik, pareta baten aurka jotzen doanaren sentsazioa izango du. berdina dagokigun asuntuarekin. ez dago gatazka bat konpontzerik zatietako batek bere erantzunkizun partea asumitu eta responsabilidadez jokatzen ez duen arte.

su etena emanda (jada emantzat jotzen det arrazoi sinple batengatik, azken su etena haustean gertatu zen desastrea ta gero, ezker abertzaleak argi ta garbi esan eta gero bide soilik politikoak erabiltzeko hautua hartua duela, ETAk atzera egingo balu bere buruaz beste egiten ariko litzatekeelako, beraz deskartatua dut hori gertatzea, mantsotasuna eta pausuak banan banan betetzea erresponsabilidadearekin lotzen baitut, gauzak ondo egiteko nahiarekin), euskal jendarteari dagokio paradoxikoki bala bihurtzea, mobilizazio prozesu baten ondorioz estatuen estrategia errepresiboaren bihotzaren erdi-erdian joko duen bala bihurtzea. eta estatuak hau atzerabueltaren atea guztiz ixteko baliatu beharko luke, erabaki ausart bezain justu eta beharrezkoen bidez (komunikabideen distorsio borondatezkoa geratu, gartzela zigorra beterik duten eta gaixo dauden presoak kalera, ilegalizazioak atzera bota, dispertsioarekin amaitu). inkomunikazioarekin amaitu jarri behar nuen, baina atxiloketarik ez bada zertarako inkomunikazioa?

minimoak dira, denon artean prozesua egonkortzeko eta behingoz herri santu hau bake bidean sartzeko, merezia dugu.

orain denon responsabilidadea da gure aportazioa egitea bake prozesuari, denon responsabilidadea da blokeoarekin haustea. ekaina inguruan irailaren 11ko manifestaziora deitu zen, orain indar gehiago egin behar da, indar gehiago behar da. irailaren 11a bake prozesua sendotu eta prozesu demokratikoan behin betiko sar gaitezen pauso handi baten eguna izan behar da. gaizki ateratzen bada ezin dezatela esan saiatu ez garelako dela.

Comments

Tags : | Comments Off

Joxe Arregirentzat bakerik ez Arantzazun

Posted by pello-zubiria on Thursday Sep 2, 2010 Under Uncategorized

Etxe barruan bakea egin ez dezakeenak asko lagundu ote dezake inguruko gizartea bakeratzen? Joxe Arregiren Arantzazutiko ihes bortxatuak galdera hori mahairatzen digu, pausatzen dituen gainerako kuestioak  (teologia, jerarkia, politika, nazioa…) baztertu gabe. Arantzazuk Euskal Herriko bakeari historian zehar zenbat lagundu dion harro aldarrikatzen duten fraide frantziskotarrak umildadekada digeritu ezinean ariko dira asteotan. Ea azkenean zertarako diren Euskal Herria konpondu nahiko luteketen Baketik, Gandi eta enparauak. Medice, cura te ipsum .

Joxe Arregi teologoaren ibiliak ataka horretara iritsi behar zuela begibistakoa zen eliza katolikoa eta frantziskotarrak ezagutzen dituen edonorentzako. Jerarkiaren eta militante profesionalaren arteko gatazka urrunegi iritsia zen bestela bukatu ahal zedin. Fraideak hitz lauz salatua zuen joan den udazkenean Donostiako gotzai integrista berriak –frantziskotarren eskualdeko buruzagi gorena denak- Gipuzkoako apezen zerrenda politiko beltza zeukala pronto, hauen artean depurazioa egiteko asmo nabarmenarekin. Bietako baten burua moztekotan, zein erakundetan eta zenbat aldiz suertatu da buruzagia ateratzea galtzaile?

Hala ere, galtzaile nagusia Arantzazuko frantziskotar taldea da. Entzuten da arantzazutarrak Arregirekin zeudela, baina eltzea sutan goritu denean da erabakitzeko unea iritsi; bertako nagusiek apezpikuari hortzak erakutsiko zizkiotela amestea izango zen talde eta erakundeen dinamika ez ezagutzea, izan politiko edo erlijiozko. Frantziskotarrak seguru daude mundua hobetzeko misioa dutela, baina munduan bizitzeko konpromiso handiak dauzkate hartuta. Dimititu al du Arantzazuko buruak Arregiren espultsioaren marka berearekin lotuta historiako liburuetan ager dadin keinutzat, gutxienez?

Fraide hain gutxi dauzkan Arantzazun diru asko dago hormigoitan inbertituta. Diru larregi sartu da harriarte eder hura hemen puska bat edertu eta hor beste asko itsusitu egiten duen zimentutan. Duela berrogei urte, basilika Gipuzkoako kristauen arragoa nahi zuten eta seminariotzarra mundua apezez asetzeko mintegi. Ihartu ondoren seminarioari kirurgia karioegia eginik, biltzar eta ikastaroz Euskal Herria bakeratzeko helburua jarri diote fraideek beren buruari. Traje handiegia.

Hogei edo berrogei frantziskotar bakean, kontenplazioan eta otoitzean zoriontsu bizitzeko paraje ederra izan liteke Arantzazu, pretentsio handiagorik gabe. Horretan ere lanak lituzkete Benedikto XVI. inkisidorearen erregealdian.

Tags : | Comments Off

desilusioak

Posted by de part dels bons, fins a la mort! on Wednesday Aug 25, 2010 Under Uncategorized

beti. zerbaiterako naiz ameslaria. indarrak jartzen ditut zerbaiten alde, ilusionatzen naiz horrek ekar dezakeenarekin, ta gero, beti da berdin, desilusioak datoz, mina, samina. beti berdin.

duela gutxi ilusionatu ninduen gauza batek, burutu nuen proiektu batek, ta orain bihotza taupaka dut, minez garrasika, pertsona hauskor bat mindu duelako nik sortuak, nik sortu gabe agian etzelako mindua izango.

ta hau da nere patua, mina, mina, mina. eta hori nahi ez dudala esnatzen naizenean, borrok, borroka, borroka. ta horrek zer dakar ezinbestean? mina, mina, mina. sensibleegia mundu anker honetarako.

batzutan amesten dut enaizela ameslaria, ez dudala proiekturik, ez dudala asmorik, eta hori guztia bada ere bizitzeko indarra ematen didana, lasai bizi dela nere bihotza, beldurrik gabe. gero errealitatera esnatzen naiz.

Comments

Tags : | Comments Off

Idi-probak

Posted by anpulubila on Tuesday Aug 24, 2010 Under Uncategorized
Zezenketarik ez, eta idi-demarik?
Tags : | Comments Off

flow

Posted by de part dels bons, fins a la mort! on Wednesday Aug 18, 2010 Under Uncategorized

hitzak arrapaladan doaz, bata bestearen atzetik, berenjenalzalea naizela-eta, askotan buruari baino, bihotzari uzten diot nitaz jabetzen, edo hobe esanda flowa bihurtzen naiz, gero damutu arren, gero lotsatu arren, flowa naiz, eta horrela noa hanka sartzen dudan bitartean apasionatuki gauzak ikasten, sentitzen ta bizitzen.

Comments

Tags : | Comments Off

Kaleko BegiaK 2010-08-17 11:59:00

Posted by Kaleko Begiak on Tuesday Aug 17, 2010 Under Uncategorized
Por falta de tiempo tardaré en publicar las últimas fotos de actos y manifestaciones:

- Euskal Selekzioa Bai
- Presoekin elkartasuna hondartzetan
- Amurrio antitaurina
Tags : | Comments Off

3744 RP 40

Posted by anpulubila on Tuesday Aug 17, 2010 Under Uncategorized
Gogoratzen al dituzu etxean izandako autoen matrikulak?
Tags : | Comments Off