Larrun (II)

Posted by mikel-asurmendi on Sunday Jun 27, 2010 Under Lopez, Politika, jaurlaritza, lehendakaria

Xabier Gurrutxaga, Ander Iturriotz eta Ramon Etxezarreta

Xabier Gurrutxaga, Ander Iturriotz eta Ramon Etxezarreta

Larrun mugarik gabeko pentsamendu aldizkaria izateko helburuz jaio zen. Pentsamendua sortzen laguntzen al digu baina?
Halako itaunik egin ohi diot nire buruari aldian-aldian. Ez naiz bakarra, uste dut.
“Pentsamendua krisian dago” esan nuen orain dela gutxi Erredakzio kideen artean, eta gurean Slavoj Zizek berriki elkarrizketatu duen egile gaztea “jazarri” zitzaidan. Agian ez nuen halaxe azaldu ere, hitz horiekin eta ondo azaldu, alegia.
Nik “gure” Larrun 300 kiloko harritzartzat jotzen dut. Artxiboa (nire azkenak 24 orrialde ditu) gora eta behera nabilela, Iñaki Perurena eta Mieltxo Saralegi harri-jasotzaileekin gogoratu izaten naiz. Astuna gero!
Anartean, gehigarria osatzeko mahaikideekin jarduna antolatzea eta gauzatzea (hamaika peripezia konta nezake honen inguruan. Iritsiko da eguna), baita iritziak inguratzea nekeza izaten da. Barkatu, negar ziztrin honengatik, ez naiz zaharkitua sentitzen haatik. Halaber, argi gera bedi, esker oneko hitzak baino ez ditut solaskide nahiz iritzi egileekiko. Benetan diot.
“Pentsamendu krisian dagoela” erran dut arestian. Zehaztu aldera: “gurean” pentsamendua sorrarazteko eskaintzen dugun Larrun pentsamendua laguntzen ote duen zalantza-balantzaka dabilkit buruan, 300 kiloko harritzarra Perurenaren eta Saralegiren bizkar-gainean nola. Buruan nahiz gogoan.
Erran nahi baitut, “gure” munduak -eta mundu kideek- ez duela paperaren kulunkan amets egiten, ez amets egiten ez oldozten. Irudiek eta soinuek kulunkatzen dute gaur egun pentsamendua. Pentsamendu arina erran dezagun, bidenabar.
Bai, entzun dut jada: “Eguneroko prentsaz gainera, liburuak ere argitaratzen dira…”. Baiki. Eta bejondeigula.
“Gurea” ez dago ez gainean ez azpian dena den, “gure” Larrun ARGIAren artean doa hilean behin. Aldion, berbarako, Slavok Zizek eta Joseba Zulaika pentsalariei egindako elkarrizketen artean, besteak beste.
Esan ezaguzu irakurle, berriz ere nator galdezka: Euskal Herria Argiagoa ikusten al duzu “gure” Larrunetik?

Patxi Lopez lehendakaria

Patxi Lopez lehendakaria

Tags : | Comments Off

Agirre lehendakaria gomutan

Posted by iPtx on Tuesday Mar 23, 2010 Under agirre, agit/prop, eaj, exilioa, jaurlaritza, larrabetzutik, lehendakaria, paris, pnv

50 urte asteon Parisen hil zela

Kale bat dauka gure herrian. Bere alderdikoek jarraitzen dute boterean, kale horren herrian. Baina ez dakit nik lehendakariari buruz ezer irakatsi erakutsi ezagutzera eman diguten inoiz. Kale izendegien politikaren ondorio, ziurrenik.
Agirre lehendakariaren historia baina, interesantea da. Abertzaletasunaren historian, pasarte oso esanguratsuak bizi izan zituelako besteak beste.
AL 50

Oso webgune interesgarria sortu dute bere heriotzaren 50. urteurrenaren kontura. Ez dakit asko zabaldu duten, ezagutzera patxadaz eman duten. Nik behin baino gehiagotan izan dute murgiltzeko gogoa, eta zer irakurri, zer ikusi eta zer ikasi asko dago AL50 proiektu horretan.

Historian jantzia ez izan arren, Agirre lehendakaria entzun eta ideiok datozkit burura:

  • Chobil txokolatea. Chocolates Bilbainos dira, lehenago Agirre txokolateak zirenak.
  • Athletic, beste askori bezala.
  • Jaurlaritzan sortu zuen gobernua: abertzaleak, komunistak, sozialistak denak elkarrekin.
  • Getxoko alkate 27 urterekin, 32gaz lehendakari erbestean.
  • Autonomi estatutu bat erredaktatzen ibilia, Hego Euskal Herriko lau herrialdeak batzen zituena.
  • Parisko Jaurlaritzaren egoitza. Orduko Euskal Herriko prentsarentzat, aldizkarientzat zeinen garrantzitsua izan den historikoki Paris.
  • Gerra, erbestea ere gogoratzen dizkit Agirre lehendakariak.
  • Telesforo Monzon ere gogora ekartzen dit Agirre aipatze hutsak.
  • Bukatu ote da gerra? Noiz itzuliko dira euskaldunak bere herrira libre?

50 urte bete dira Jose Antonio Agirre hil zela. Eta ez dakit abertzaletasunak orohar, merezi duen omenaldia eskaini dion. Pertsonaia historiko bat, alderdi eta koloreen gainetik. Eta oraindik, herri hau ez ei dago klabe horretan. Eta horrek, pena apur bat ematen dit.

Jose Antonio Agirreren bizitza, biografia, pasarteak euskaraz oso ondo azalduta eta erredaktatuta daude euskarazko wikipedian.

Tags : | Comments Off

Soziolinguistika hiztegia

Posted by garaigoikoa on Monday Mar 15, 2010 Under Hiztegia, eusko, hizkuntza, jaurlaritza, sl, soziolinguistika, soziologia
Eusko Jaurlaritzak hainbat hiztegi egin ditu, Euskararen Aholku Batzordearen terminologia batzordearen bidez. Eta horietako bat soziolinguistika hiztegia. Ezin esan sorpresa hartu ez dudanik.

Hiztegia lau hizkuntzatan dator (euskarazkoa izan arren, definizioak euskaraz datoz-eta), ingelesa, frantsesa, gaztelania eta euskara. Eta eskertzekoa da egin duten sintesi eta definizio lana. Oso lan txukuna.

Gauzatxo bat, baina bat: lizentziarik ez dakar (beraz, copyright-a dauka). Hortaz, ezingo litzateke libre erabili, adibidez euskarazko wikipedian, zein beste hainbat lekutan (blog honetan adibidez).

Soziolinguistika hiztegia.

Tags : | Comments Off

Prentsan irakurri dugunez, Jaurlaritzaren turismo arduradunek –oso modernoak eta bipuntuzeroak– ideia bat izan dute: blogariak eta sarean eragina duten pertsonak kontratatuko dituzte, helburu nagusi batekin: Euskadi Interneteko mapan jartzea. Hara, Lakuakoak geokokapen lanetan!

Euskadi interneteko mapan ez dakit jarri duen, baina argi dago albisteak internauton mapan jarri duela Jaurlaritza. Lotsagarria da ordaindutako idatzien inpartzialitate eta sinesgarritasun eza bezalako peiokeriak oraindik ere azaltzen ibili behar izatea, (Sergio Mongek edo Julen Iturbek egin duten bezala, esate baterako), eta oso argi uzten du noraino iristen den noraino ezagutzen duten benetan gure agintariek irudi argudio gisa hain gustura erabiltzen duten sarea. Baina gai hori beste askok aipatu dute, eta ez naiz horretan luzatuko.

Bernabe Unda, Internet mapan bilatzen: "hori Estatu Batuetan dago, ezta?"

Zeren benetan sutu nauena beste kontu bat izan baita, normalean politika kontuak ahalik eta urrunen uzten saiatzen naizen txoko honetan aipatzeko beharra sentitzeraino. Turismoko jaun-andre txit agurgarriek Euskadi Interneteko mapan jarri behar dela diote (bueno, egunkariaren erredakzio kontua izan liteke hori, baina bilaketa arin bat eginda, ematen du nahiko literala dela esaldia). Euskadi Interneteko mapan jarri… jakina, haiei bururatu arte sarean ez baita euskal zantzurik ere egon, ezta? Euskarazko Wikipediak ez gaitu mapan jartzen, Linux distribuzio osoak edo OpenOffice.org, Firefox eta Thunderbird bezalako aplikazioak eta haiei buruzko informazio osoa euskaraz egon dadin makina bat lagunek egindako ahaleginak ere ez gaitu mapan kokatzen. Hasieran Jaurlaritzak berak bultzatutako Windows sistema eragilearen euskarazko bertsioak ere ez gaitu ikusgarri egiten munduko internauten aurrean, ez eta FaceBookek, Tuentik edo Googlek berak erabiltzaileen laguntzaz egindako euskaraketek. Ez ez, horiek ez gaituzte mapan jarri, mapan jarriko gaituena ‘lauzpabost blogari edo interneten eragina duten laguni’ ordaintzea da.  Teknopata gisa, bihotzez esan behar dut sekulako iraina iruditu zaidala esalditxoa. SE-KU-LA-KO-A.

Baina noski, ondo pentsatuta… horiek munduan jarri dutena euskara da, eta hori akaso ez da Euskadi –edo Euskadi osoaren– adierazgarria, ezta? Horiek denak euskaldunen kontuak baitira, ez Euskadirenak. Klaro, gu identaristok, beti matraka berdinarekin!

Enfin orain soldatapeko blogari horiek nortzuk diren jakitea falta da. Zeren, klaro, Euskadi mapan jartzeko, pentsatzen dut Euskaditik kanpoko blogariengan pentsatzen ari direla, ezta? Enrique Dans akaso? Bueno, edo beharbada ‘influyenteak’ izan daitezkeen Amaia Montero edo horrelakoren bat? Teddy Bautistak badu blogik? Eta oilasko errearen erregeak? Diario Vascok argitaratutakoaren arabera, badirudi aurreikuspenik ezkorrenak ere beteko direla.

Tags : | Comments Off

Ahozko auzia bukatutako egun berean plazaratu zuen agiria Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgellek. Zuzenbide estatuko instituzioen arteko delako begirune horri begira  behar zen garaian agian, Guardia Zibilak eta epaile instruktoreak zapalduko herritarren giza eskubideekiko ardura eta kezka erakustearen aldetik berandu, makal eta ilun. Badirudi zerbait adierazi gura zuela Kultura Sailak eta aspalditik espero zen, baina kale egin du. “Justiziak behin-betiko amai dezala auzia” desio du Urgellek, baina absoluzioari edo errugabetasunari inongo aipamenik egin gabe. Edozein epaiketan espero behar dena da hori, behin betiko amaitzea. Patxi Lopez lehendakaria  eta Rodolfo Ares Ibarretxe auzian epaileen aurrean eseri zirenean zenbat bider entzun diegu PSE-EEko buruzagiei justiziari lana egiten utzi behar zitzaiola, baina ziur zirela bi buruzagiak errugabe zirela?

Egunkari bat ixtea eta auziaren izaera gehienez “kezkagarria” iruditzen zaio Urgelli. Bakarrik kezkagarria. Zazpi urtez luzatzea “justizia egiteko modurik egokiena” ez dela berresten du. Eskerrak!  Eta hori denbora guztia iragan behar izan da “auzi honen gainean hegaka dabiltzan dudak argitzeko”. Eta zein aldetara argitu dira zalantzok ?

Auzi honek “bizikidetza linguistikoari” baino, bizikidetza demokratikoari eraso dio lehenik eta behin. Eta ez, Urgell anderea, ez dira “Euskadiko zenbait herritar”, zazpi urtetan Eusko Legebiltzarrak,  biltzar nagusiek, dozenaka udalek eta gizartearen gehiengo oso zabalak erakutsi du PPk haizatutako operazio honen aurkako jarrera. Gizartearen gehiengo oso zabalak ez du dudarik izan, eta Jaurlaritza osatzen duen PSE-EEko askok ere ez. Odon Elorza absoluzioaren alde agertu zen, Urgellen menpeko Ramon Etxezarreta ere argi mintzo izan da auziaren desegokitasunaz, Gipuzkoako Batzar Nagusiek auzia artxibatzea eskatu zuten PSEko botoak alde… Kasu honetan, nor ote zen euskara “nahi ez ditugun eta bidegabekoak diren konnotazioetara” bideratu zuena?

Bai, lerro artean irakurrita eta borondate asko jarrita, badirudi kultura sailburuak auzipetuen aldeko zerbait iradoki nahi duela. Ez du lortu. Euskal gizartean halako kezka sortzen duen auziak Lopez lehendakariaren parte hartze zuzena eskatzen du. Kale borroka-ren ondorioz erretako edukiontzien aurrean salaketa sutsuak egin eta auzi honetan beste aldera begiratzeko gai den lehendakariak, euskara eta libertatea-ren lehendakariak, beste aukera bat galdu du.

Tags : | Comments Off

Maite Goñi, Mikel Iturria eta Gorka Julio izan dira gaurko blogariak Amaraunako solasaldian. Honako gai hauek aipatu dituzte:

Entzun nahi? Tira ba, eman PLAYri!

Hemen ere entzungai: [eitb.com · iTunes · RSS]
Tags : | Comments Off