Top 5: Su-eten garairako kantak

Posted by G. Bereziartua on Monday Sep 6, 2010 Under Su-etena, eta, musika, top5

Etakideak musikaz hizketan (jatorrizko irudia, Manel Fontdevila)

Igual friboloa irudituko zaizu. Hala delako, seguruenik. Baina igandeko iragarpenaz zer edo zer idazteko beharra sentitzen dut, eta leitzen ari zarena blog kultureta horietako bat denez, Nick Hornbyren High fidelity nobelako protagonisten antzera, menia garaian entzuteko bost kanta onenak proposatu nahi dizkizut.

5- Edwin Starr, War:

Soul musikaren klasiko bat. Vietnamgo gerraren kontra idatzi zen bere garaian, baina uste dut behin eta berriz errepikatzen duen leloak (“War! Huh! What is it good for? Absolutely nothing”) bere sinplean, ondo islatzen duela herritar askoren sentimendua, gatazka armatu luzeaz kinderretaraino. Gerra? Zertarako?

4- War, Why can’t we be friends?:

Etsai sekularrak adiskidetzeko propio sortua dirudien kanta. Entzun eta lagunekin garagardo bat hartzeko gogoa jartzen zaizu. Rodolfok eta Alfredok ETAren iragarpenaren aurrean izan duten erreakzioa ikusita, komeniko litzaieke dosi handitan aditzea. Ados, nik mehatxatu eta bonbaz mila puskatan lehertu nahi zaitut; eta zuk berriz, torturatu, kartzelan sartu edo mertzenarioren bat erabilita garbitu nahi nauzu. Baina… ezin al dugu lagun izan?

3- The Clash, Rebel Waltz:

Matxinatuen bandoan izango dira garai hobeen nostalgikoak. Haientzat egina dirudi The Clashen kanta honek. Hara zer dioten hitzek, Negu Gorriak-ek 1996ko Salam, agur diskorako egindako bertsioan: “Itxaropenak guda zelaitik urruntzean/ Begirada ilargia eta arbolen artean/ Lokartu eta amestu armada altxatzen zela/ Ahots bat hasi zen deika ‘eutsi gogor’/ Matxinatu kantu zahar bat zen doinua”.

2- Nirvana, Come as you are:

Hau eszeptikoentzat. Asko hitz egin da su-etena egiaztagarria izateaz, eta ezin burutik kendu Seattleko taldearen kanta ezagunenetariko baten leloa: “And I swear that I don’t have a gun”. Tira, egia esan, letra osoak bestelako zentzua hartzen du testuinguruz aldatuta. “Take your time/ Hurry up/ The choice is yours/ Don’t be late”, “As and old enemy”… Nirvanak euskal gatazkari kanta bat eskaini zion eta gu enteratu gabe!

1- The Doors, The end:

Zerrendako aurrena Francis Ford Coppolaren baimenarekin hartuko dugu. Apocalypse nown erabili zuen zuzendari estatubatuarrak, baina gure gerratxoarentzat ere arrunt egokia da. Hitzei erreparatzea besterik ez dago: “Ride the snake, ride the snake/ To the lake, the ancient lake, baby/ The snake is long, seven miles/ Ride the snake…he’s old, and his skin is cold”. Suge zaharra, suge luzea, azal hotzeko sugea, aizkora utzi eta lakurantz doa, lasai egotera. The end?

Tags : | Comments Off

Radiohead-en kontzertu baten oso film originala doan jaisteko

Posted by Sustatu on Friday Sep 3, 2010 Under musika

Iazko abuztuan, Pragan eman zuen kontzertua Radiohead-ek. Sarreran, 50 ikusleri kamara bana eman zieten taldearen izenean, graba zezaten, bakoitzak bere puntutik. Urtebeteren buruan, audio masterrak eta irudi grabaketa desberdinak batu eta nahastu ondoren, kontzertuaren filma egin dute.

Tags : | Comments Off

Debagoiena, Debabarrena eta Durangaldeko musika taldeentzako Danbaka lehiaketan izena emateko epea irailaren 17ra arte dago zabalik. Musikarientzat euren musika zabaltzen hasteko aukera ona da Danbakakoa.

Tags : | Comments Off

Behiontze handiaren aurkako nazioarteko kanpainak ez du etenik, eta orain Estatu Batuetako rapero bat izan da aldaken errginari oldartu zaiona: raperoak dioenez, Behiontze Burger King batean ikusi du, eta dantzari beltzak hamar dolarreko billetea gorroneatu dio gainera afaria ordaintzeko. Inbidiatik sortutako zurrumurru faltsuak, seguru!

Tags : | Comments Off

Life is Lif (edo Lif is life, nahi bezala)

Posted by G. Bereziartua on Monday Aug 23, 2010 Under musika
Lif

Lif argazki zahar batean (Juxe, Musikametak)

Harritu antzean geratu ginen larunbatean, Irungo Moskuko jaietan Lif taldeak eskaini behar zuen kontzertuaren aurretik. Soinu teknikariak Opus-en Live is Life jarri zuen, patxanga-giroa, eta ondoko batek txistea, life is Lif. Tweet baterako ematen zuela esan nizun Manex, eta azkenean post honen titularreraino iritsi da, horrelakoa da nire imajinazio falta abuztu bukaeran.

Egia esan, ikusminez hurbildu nintzen Irungo plaza gorrira. Ez dira alferrik pasa bederatzi urte Lifek azken diskoa atera zuenetik; bere garaian behin bakarrik ikusi ahal izan nituen zuzenean, artean bigarren CDa argitaratu gabe zutela eta hondarribiarren bi lanetatik * (Asterisko) titulua duen hori iruditzen zait borobilena oraindik ere. Dena dela, aurreneko lanekoak ere tiro bat bezala joan ziren, Zuretzat kantan soinu arazoak izan arren. Maitatzen dut eta Nací sin carnet abestiekin jo zuten goia nire ustez; ikusle bat behin, bitan, hirutan igo zen agertokira, baita salto egin ere, garai hobeetako kontzertuak gomutan. Eta ez ziren bukaerako sorpresa eman gabe joan: Rollins Banden poderioa, Do it kantaren bertsioan. Hardcore ukabilkada.

Zalantza gutxi: bizi-bizi dago Lif.

Tags : | Comments Off

Abuztuaren 21etik 28 bitartean, Bilboko Aste Nagusiko Pop Rock Erakustaldiko kontzertuak izango dira Bilborocken tokiko taldeekin. Kontzertuak grabatu egingo dituzte urteurrenaren oroigarri gisa.

Tags : | Comments Off

Susan Boyle entzun bazenuen, Jackie Evancho ere entzun behar duzu

Posted by Sustatu on Tuesday Aug 17, 2010 Under musika

Ingelesek (eta gero munduak) Susan Boylerekin flipatu zuten, eta orain estatubatuarrak berdintsu daude ahozabalik Jackie Evanchorekin. Ez da ezezaguna musika munduan, diskoa ere atera baitzuen iaz, baina America's Got Talent saioan abuztuaren 10ean egin zuen agerpenak beste era bateko fama eman dio.

Tags : | Comments Off

Llegó el comandante y mandó a parar

Posted by zerdiok on Saturday Aug 14, 2010 Under Argazkiak, musika

Aquí pensaban seguir,
ganando el ciento por ciento,
con casas de apartamentos,
y echar al pueblo a sufrir.
Y seguir de modo cruel
contra el pueblo conspirando,
para seguirlo explotando… y en eso llegó Fidel!

Y se acabó la diversión:
llegó el Comandante y mandó a parar!

Aquí pensaban seguir,
tragando y tragando tierra,
sin sospechar que la Sierra
se alumbraba el porvenir.
Y seguir de modo cruel
la costumbre del delito:
hacer de Cuba un garito… y en eso llegó Fidel!

Y se acabó la diversión:
llegó el Comandante y mandó a parar!

Aquí pensaban seguir
diciendo que los cuatreros,
forajidos, bandoleros,
asolaban al país.
Y seguir de modo cruel
con la infamia por escudo,
difamando a los barbudos… y en eso llegó Fidel!

Y se acabó la diversión:
llegó el Comandante y mandó a parar!

Aquí pensaban seguir,
jugando a la democracia
y el pueblo, que en su desgracia,
se acabara de morir.
Y seguir de modo cruel,
sin cuidarse ni la forma,
con el robo como norma… y en eso llegó Fidel!

Y se acabó la diversión:
llegó el Comandante y mandó a parar!


Zuzeu.com-etik hartua

Tags : | Comments Off

Billy Bragg, gitarra biluzia

Posted by zerdiok on Wednesday Aug 11, 2010 Under musika

Billy Bragg » Joanna Newsom from The Voice Project on Vimeo.

Sinpatia hartu diogu sortzaile honi. Euskalduna jauregian bere musikaz gozatzeko aukera izan genuen, eta ordutik ezin izan dugu bera burutik kendu. Hizlari aparta, konprometitua eta musikari berezia. Ezagutzen ez bazenuen orain duzu aukera arakatzen hasteko. Gustuko duzu?

Tags : | Comments Off

Ruper Ordorika

Posted by zerdiok on Tuesday Aug 10, 2010 Under musika

Ruper Ordorikaren kantutxo bat zuentzat. Zerdiok probatutzat emateko.

Tags : | Comments Off