gaeltacht 2.0
Irlandar bat Euskal Herrian eta euskaldun bat Irlandan. Biak batu ditugu irratian. Irlandan eta Euskal Herrian entzun daitekeen podcast bat egin dugu. Munduan zabalduko dugun mezu bat.
Gaelikoak kezkatzen gaituelako jarri gara Rith (gaelikoaren aldeko korrika Irlandan) laisterketari begira. Gaelikoaren 2.0 aroan gaudela esan dezakegu orain.
Arturo Villanueva eta David Henderson mintzatu zaizkigu Belfast eta Arrietatik. Irlanda, teknologia berriak, garapena, hizkuntza eta…. musika apur bat.
Saioa entzun gura baduzu HEMEN

Tags : | Comments Off

Santuak direla kausa, itxita aurkitu dugu Hamaika telebistako estudioa. Eta zelan gai garen hamaika estudio montatzeko, Bilboko kafe antzokira jo dugu. St Patrick eguna ospatzen ari ziren han.

Tags : | Comments Off

elkano browning cream

argazkia: amaury martinez
  • Elkano Browning Cream taldea ezagutzen dugu aspalditik, baina beraiekin berba egiteko gogo itzela genuen gainera. Zuzenean ikusteko ere ez dugu aukera askorik izan orain arte. Bigarren lana plazaratu berri dutela eta, hiru astetan 15 bat kontzertu emango dituzte, hemen eta han. Azkena apirilaren 4an Bilboko kafe antzokian. Bartzelonara jo dugu Mikel Azpiroz (hammond eta pianojolea) musikariarekin berba egiteko. Entsaio batzuk egin, eta bertako jazz club batean abiatuko dute lan berria aurkezteko bira. Musikaz, munduaz, musikaren munduaz hitz egin dugu.
    elkano browning cream diskoa, biografia, argazkiak, bideoak, kontzertuak….
  • Irlandako doinuak, korrika eta gaelikoa 2.0 aroan jorratu ditugu gero. #lnag10 etiketa ikusgai egon da asteon sare sozialetan, Belfasten hasi zen rith 2010 Galwayn bukatuko da datorren martxoaren 17an, eta Sant Patrick eguna mundu osoko irlandarrek ospatuko dute. Euskal Herrian ere, badu oihartzuna festa honek, eta Bilboko kafe antzokian Erlea literatura aldizkaria aurkezteaz gain, Bizardunak taldeak kontzertua eskainiko du. Guk hori eta musika gehiago ere entzun dugu saio honetan.

#lnag10

Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.

Tags : | Comments Off

Azken aste-hileotan albiste dosi txikiak eman ditugu, baina bihar da eguna: Rith 2010 hasiko da Belfasten, eta Saint Patrick egunez Galwayra heldu arte ibiliko dira irlandarrak karraderan gaelikoaren alde. Bai, asmatu duzue, Korrikaren bertsio irlandarra da abian. Euskal Herritik ideia hartu eta eurenera eraman dute, lekuko, kantu eta guzti.

Eta Korrikak bezala Rith honek irlako ahalik eta herri, hiri eta eskualde gehienak lekukoaren lekuko izatea nahi du, eta bistan da Dublin hiriburua ez dutela alde batera utziko, ez, eta Dublinen karreraren giroak izango duela mugarrietako bat.

Ba, irlandar hauek ez dira esker txarrekoak, eta inbentoaren inbentoreoi dedikatu nahi izan digute kilometro bat: 382.a, Korrikaren eta Euskal Herriaren kilometroa. Patrick Street-en.

Ez ditut Irlanda eta Dublin ezagutzen, baina John Ford-en filmetatik eta bestetik, barruntatu dezaket Dublineko Patrick Street ez dela izango hiri-bazterreko errotonda tristea izenen bat ipini behar zitzaiona. Eta bertan badago Saint Patrick katedrala, ba, kale hori kale-kantoia baino apurtxo bat gehiago dela pentsatuko dut.

Gonbidapena luzatu digute irlandarrek euskaldunoi beraz, euren karrera nazional horretan Dublineko San Patrizioren inguruan lekukoa eramateko gonbitea. Han egongo dira AEK-ko lagunak oratzeko prest, eta zuetako inor han badabil, edo ibiliko bada, edo ibili nahi balu, edo low cost hegaldia hartzeko sasoian badago, edo euskalduna izanda atzerrian kilometro bateko gloria zer den dastatu nahi badu, edo euskaldunok koadrila batzeko zelako abilidadea daukagun erakutsi nahi badu, edo han egoteko egon daitezkeen hamaika mila arrazoietako baten jabe bada, edo deskribatu dugun profil horretan sartzen den inor ezagutzen baduzue, badakizue.

Tags : | Comments Off

Korrika Irlandan

Posted by onintza-irureta on Monday Dec 21, 2009 Under Irlanda, Korrika, Rith 2010, hizkuntzak

Irlandarrak ere animatu dira. Euskal Herrian Korrika urte bakoitietan egiten bada, irlandarrek urte bikoitiak aukeratu dituzte. Datorren urtean, 2010ean egingo dute lehenengoa. 1.600 kilometroko ibilbidea prestatu dute. Belfasten hasiko da Rith 2010 (korrika esan nahi du gaelikoz). Bukaera berriz, Galway Cityn izango da. Martxoaren 10ean hasi eta 17an amaituko da. 400 hiri eta herri igaroko ditu lekukoak. Antolatzaileek webgunea jarri dute martxan.

Okasioa baliatuz, korrika egin eta bide batez, Irlanda ezagutzeko hainbat egunetako txangoak eskaini dituzte Internetez.

Tags : | Comments Off

Gerry Adamsen iritzi artikulu interesgarria kaleratu zuen atzo The Guardian egunkariak. Izenburua: Irlanda batua posible da.

Ez daude lo Irlandan, eta ekainaren hasieran Irlanda Batuari buruzko konferentzia egin dute New Yorken ideiak finkatzen hasteko, eta Adamsen artikuluan aipatzen da otsailean fase berrian sartuko direla Sinn Féinek Westminsterrekin aste honetan hasi dituzten negoziazioak. Estrategiarik onena bakearen bidetik doala erabaki duten errepublikarrentzat, ordea,  ez da urte erraza izaten ari Ostiral Santuko Akordioa sinatu zutenetik hamaikagarren hau. Gogoratu RIRAk (Benetazko IRA) bi soldadu britainiar hiltzeaz gain, McGuinessek herritarrak poliziari laguntzera animatu zituela eta bera ere mehatxatu zutela; eta aste honetan bertan, liskar gogorrrak izan direla aspaldiko partez Belfasten auzo errepublikarretan barna ibili diren martxan orangisten harira.

Artikuluan aipatzen da Westminstergo (Londresko) gobernuarekin elkarrizketa saioak hasi dituela aste honetan Sinn Féinek. Zerbait azpimarratzekotan, Adamsek egungo egoeratik aurrerapauso irmoak emateko duen borondatea azpimarratuko nuke, eta horretarako “Britainiako gobernua Irlandaren batasunaren bultzatzaile” izatera animatzen du. To! Bestetik, unionistak erakartzeko keinuak egiteaz gain (orain arte Britainiako %2 ere ez direla eta gero %20 izango direla), abisu gisa interpreta daiteke, Irlanda batuaren proiektua gauzatu egingo dela jakinarazita. Belaunaldi hau aipatzen du Adamsek independentzia lortzeko, baina epeak markatuz otsaila azpimarratzen du fase berrian sartzeko. Honek Irlanda iparraldean izan dituzten disidenteak lasaitzeko balio behar luke, baina bakearen bidea azpimarratzen du behin baino gehiagotan.

Azkenik, testua irakurrita ezinbestean etortzen dira paralelismo eta konparazioak gure herrian bizi dugun egoerarekin. Testuaren amaieran dioena esanguratsua egiten zait,

“Estrategia zuzenekin eta konpromiso sendo batekin, Irlanda batua lor daiteke”.

Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak. Madrildik ere bai.

PD: Norbaitek irakurri nahi balu, hemen aurkituko du egin dugun euskarazko itzulpena.

Tags : | Comments Off