Haur irristalariak

Posted by Joxe Aranzabal on Sunday Sep 5, 2010 Under Telebista, evian, haurrak, publizitatea
Jakina da izugarri gustatzen zaizkigula haurrak iragarkietan. Adituek diotenez, haurrek, animaliek eta umoreak erakartzen gaituzte gehien horrelakoetan, eta iragarki honek hirurak uztartzen ditu.

Iragarki hau 2009ko apirilean plazaratu zen, eta sarean jarri zenetik, 103.867.704 lagunek ikusi dute.
Tags : | Comments Off

Ligatzeko adin egokia, Disney Channel-en arabera

Posted by Sustatu on Sunday Aug 29, 2010 Under Telebista

Seme-alaben telebista kontsumoaren mende bizi diren gurasoen sufrikarioa, Disney Channel, agian egokien deskribatzen duen grafikoa. Zein da adin egokia neska/mutilekin irteten hasteko? Gurasoen arabera, +25; eskolako giroaren arabera, 15; Disney Channel-en arabera, 4 edo 5 urte.

song chart memes

Tags : | Comments Off

Euskarazko marrazki bizidunak online ikusteko eta deskargatzeko

Posted by Sustatu on Friday Jul 23, 2010 Under Telebista

Euskarazko dozenaka marrazki bizidunen bilduma bat egin dute sarean. Artxiboak Megaupload zerbitzuaz baliatuta sareratu, eta edonork ikusi, webguneetan embed kodearen bitartez pegatu edo ordenagailura deskargatu eta offline ikusteko aukerarekin.

Tags : | Comments Off

Medium gaitasunak badituzu, telebistan lan egiteko aukera

Posted by Sustatu on Friday Jul 16, 2010 Under Telebista

Hortik zehar idatzi dutenez Telecinco kateak medium edo asmatzaile batekin programa berri bat abiatuko du, Más allá de la vida, hilda dauden pertsonak elkarrizketatzeko. Ez da, beharbada, supergaitasun parapsikikoak dituen pertsonen bila dabilen ekoizle bakarra, tarotista euskaldunak ere behar dira telebistarako.

Tags : | Comments Off

ETB1en etorkizunaren inguruko hausnarketa abiatzeko txostena

Posted by Sustatu on Monday Jul 5, 2010 Under Telebista

Joan den astean, EITBko zuzendari nagusi Alberto Suriok, ETB1-ren etorkizunari buruzko hausnarketa txosten bat aurkeztu zuen EITBko Administrazio Kontseiluaren aurrean. Txostenaren edukia eskuratu du Sustatuk, eta hemen duzue, osorik.

Tags : | Comments Off

Batzuen oporretako plana aire librekoa da, baina teknopaton artean asko izango dira plan etxekoiagoak ere egiten dituztenak. Horietarako moduko trmankulu ezin hobea dakargu gaurkoan: pilarik behar ez duen telebistarako kontrola!

RH56 telekomando unibertsal  horietako bat da, berezitasun ageriko bat daukana: nekez topatuko diozu ezelako pilarik sartzeko zirrikiturik. Uda osoan sofatik altxatu beharrik izan ez dezazun, RH56k erruleta moduko bat du. Hari eraginez kargatzen da gailua, eta horrela ez duzu txinoen dendara jo beharko pilak agortzen zaizkizunean.

Teknikaren mirari hau erabat eco-friendly da, beraz, eta energiaren kontsumo arduratsua egiten du. Eta onena! 11 euro baino ez du balio!!!

Tags : | Comments Off

GOtb Asteartean 20:00tan albistegia

Posted by teketen on Saturday Jun 26, 2010 Under Telebista, albistegia, bideoak, e29, grebaorokorra


Jarri telebista zuen webgune eta blogetan. Bidali deialdia beste hedabide eta lagunei.

Tags : | Comments Off

Iritsi gara Albisteak 2.0ren lehen denboraldi honetako azken geltokira. Uda dator eta berarekin batera gure azken saioa. Honako honetan zaharturik sentitu gara, deskantsu bat hartu eta berriturik etortzeko gogoekin. Horregatik jaiak eta oporrak izan ditugu hizpide, “Aprende con Fabulario” saioko lagunekin.

Hurren arte!

Tags : | Comments Off



Android sistema eragile librea da. Telefono mugikorretarako garatu zuten, eta aukera asko eskaintzen ditu. Euskal Herrian, hacker batzuk berau euskaratzen ari dira une honetan. Zutagu sare sozialean horretarako taldea sortu dute, eta %90 jada lokalizatu dute. Beste bideo honetan, zelan euskaratu daitekeen azaltzen du gure gonbidatu Joseba Gabilondok.

#bideoGO
Android sistema eragilea, hasiera batean Google bilatzaileak bultzatu zuen proiektua da. Google bera gehiago ezagutzeko asmoarekin, bilatzailea zena, egun dituen proiektu guztien berri ematen duen bideogomendio hau proposatu dizuegu.

Tags : | Comments Off

Literaturia burutzen da asteburuan Larrabetzun. Guk ere letrak eta sarea lotu ditugu telebista saioan. Sarean zabaldu diren spot ezberdinak erakutsi eta Literaturiaren bloga eta euskal argitaletxeen webguneak bisitatzeko gonbidapena luzatuko dizuegu.
Saioa amaitzeko, proposamen teknologiko ahaltsu bat aurkeztu gura dizuegu: Book. Leerestademoda.com webgunetik hartu eta euskaraz bikoiztu dugun bideo itzela.

Tags : | Comments Off