Arriskutsua da klase, etnia edo ideologia batzuetakoa izatea. Arriskutsua da soldatapeko langilea, maputxea edo anarkista izatea. Horrela, munduko eskualde honetako negu gorrian, 33 meatzari dauzkagu lurpean, 32 maputxeren gose greba isilarazita eta 14 anarkista atxilotuta (El Ciudadanon oso ondo azalduta). Goikoek “bigarren mailakoen” bizitzagatik sentitzen duten mespretxua adierazteko hiru modu. Hiru kasuetan, ordea, elkartasunean eta elkarrekiko laguntzan dago irtenbidea.

Es peligroso pertenecer a una clase, etnia o ideología. Es peligroso ser un/a trabajador/a asalariadx, un/a mapuche o un/a anarquista. De este modo, en el crudo invierno de esta región del mundo, tenemos 33 mineros sepultados, la huelga de hambre de 32 mapuche silenciada y 14 anarquistas detenidxs (muy bien explicado en El Ciudadano). Tres modos de expresar el desprecio que lxs de arriba sienten por la vida de lxs de “segunda clase”. Sin embargo, en los tres casos la solución está en la solidaridad y el apoyo mutuo.


Filed under: Anarkismoa, Ekonomia, Errepresioa, Gizartea, Jatorrizko herriak - Pueblos originarios, Komunikabideak
Tags : | Comments Off

Nola azaldu munduko ekonomia bi behi erabiliz

Posted by Sustatu on Monday Aug 16, 2010 Under Ekonomia

E-postaz eta sare sozialen bidez zirkulatzen ari den testu bat heldu da gure eskuetara espainolez: Nola azaldu munduko ekonomia bi behi erabilita. Gaztelaniaz zegoen testua, eta euskaraz ekarri dugu hona. Hala dio:

  • Sozialismoa: bi behi dituzu. Estatuak behartu egingo zaitu zure bizilagunari behi bat ematera.
Tags : | Comments Off

Nora doa gure dirua?

Posted by julen.delacuesta on Saturday Jul 24, 2010 Under Ekonomia, arazoak, gizartea, zerga paradisuak

Azken urteetan krisi ekonomikoa konpontzeko hainbat neurri hartu dira, baina askok ez dute eragin handirik izan. Adibidez, zergak igotzeak ez du beti estatuak gehiago kobratzea eragiten. Beste alde batetik, askotan, norbaitek lapurtu duen dirua ez da aurkitzen edo dirua egintza kriminaletarako erabil daiteke, inork saihestu gabe. Arazo hauek guztiek kausa komun bat dute: zerga paradisuak eta sekretu bankarioa.

Zerga paradisuak atzerritar dirudunei oso zerga gutxi kobratzen dieten herrialdeak dira. Hauetako batzuk dira MonakoLiechtensteinKaiman Uharteak… , eta munduko diruaren eta enpresen zati garrantzitsu bat han kokatuta daude. Zerga gutxi ordaintzearen ondorioz, enpresa asko mugitzen dira estatu horietara eta diru asko aurrezten dute. Gehienetan, gainera, beste estatuekin ez dute kolaboratzen eta, beraz, dirutzak ezkutuan gelditzen dira. Honek hainbat efektu negatibo ditu beste estatuetan.

File:Tax havens.svg

Alde batetik, beste estatuen zerga bilketan efektua du. Normalean, dirudunek zerga gehiago ordaintzen dituzte eta norberaren diruaren arabera proportzionalki ordaintzen da. Hau egokiena izango litzateke sistemak ondo funtzionatuko balu. Baina honek tranpa bat du: dirudunek enpresak eta kontu korronteak zerga paradisuetara eramaten dituzte, gutxiago ordainduz. Honen ondorioz, gehien ordaintzen dutenak dirua dutenak baina aberatsak ez diren pertsonak dira, eta kaltetuenak klase ertainak dira. Adibidez, eliteko kirolari askok etxebizitza zerga paradisuetan erregistratua dute, zerga gutxiago ordaintzeko. Gauzak gaizki doazenean ere, dirudunek zerga paradisuei probetxua ateratzen diete. Adibidez, enpresa bat errentagarria ez denean, porrota egin duela aitor dezakete eta, horrela, ezin dira zorrak ordaindu. Eta diru guztia zerga paradisuetan sartu dutenez, diru hori ezin da erreklamatu.

Zerga paradisuek kriminalitatean ere eragina dute. Ustelkerian sartutakoek zerga paradisuak erabiltzen dituzte lapurtzen duten dirua ezkutatzeko, eta horrela zailagoa da jende hau harrapatzea. Kondenatu eta kartzelan sartu eta gero ere arazoak sortzen dituzte, dirua itzultzeko eskatzean, dirurik ez dutela esaten dutelako. Diru hau zerga paradisuetan ezkutatuta dago, baina banku-sekretuaren ondorioz, diru honen existentzia ezin da frogatu. Kriminalek eta mafiosoek ere zerga paradisuetan sartzen dute dirua, horregatik da hain zaila hauen arrastoa jarraitzea. Terroristek ere dirua zerga paradisuetan gordetzen dute, eta finantziazioa hemendik lortzen dute.

Hau guztia kontuan hartuz, krisi handi bat berriro ez errepikatzeko hartu behar diren neurrien artean, nahitaez, zerga paradisuen desagerpenarena dago. Zerga paradisuen desagerpenak hainbat onura ekarriko lituzke. Zerga progresiboak igotzea posible litzateke, aberatsek gehiago ordainduz. Dirua ezkutatzeko tokirik ez balute, ordaindu egin beharko lukete eta, ondorioz, estatuak eskuratzen duen dirua handitu egingo litzateke. Gainera, diru hori gaizki erabiltzea zailagoa izango litzateke, politikoek zailago luketelako eskua sartzea. Beraz, irabazten den diru hori hobeto inbertituko da. Hala ere, oso zaila izango da hau martxan jartzea. Alde batetik, boterea duten askok interesak dituztelako zerga paradisuetan; eta, bestetik, ekonomia kontrolatzen duten “neocons“-ek ez dutelako inoiz onartuko.

Tags : | Comments Off

Econopocalypse

Posted by teketen on Saturday Jul 17, 2010 Under David Harvey, Ekonomia, bideoak, eztabaida, krisia, marxismoa

Tags : | Comments Off

Munduak inkomunikabideek agindutako norabideetan begira jarraitzen duen bitartean kapitalak ez du atsedenik hartzen langileak makurrarazteko eta bere armarik gogokoenak (Estatuaren indarra) erabiltzen jarraitzen du, kasu honetan eta modu oso larrian Panaman. Hona La batalla de los trabajadores-en argitaratutako artkulua.

Mientras el mundo sigue mirando en las direcciones marcadas por los medios de incomunicación el capital no descansa para doblegar a lxs trabajadorxs y sigue utilizando sus armas favoritas (la fuerza del Estado), en este caso de forma muy grave en Panama. Aquí os dejo el artículo publicado en La batalla de los trabajadores.

¡Urgente! Brutal represión en Panamá, muertos y heridos de gravedad en visperas de la Huelga General

Saúl Méndez, desde la clandestinidad, FRENADESO

Ricardo Martinelli desde que llegó al Gobierno siempre pensó que los panameños eran reses de su ganado. Que al ganar las elecciones no sólo se convertía en Presidente, sino en el dueño absoluto de Panamá. Que podía manejar al país como si fuera otro supermercado de su cadena. Que podría tratarnos como un atajo de pendejos, por eso los slogans estúpidos, los comentarios y discursos huecos, repetitivos y mentirosos que caracterizan la publicidad estatal, una vulgar copia de su engañosa campaña electoral.

Se equivocó y carente de toda capacidad política ha actuado como bestia, como el esquizofrénico y paranoico que todo el mundo sospechaba, dispuesto como Nerón a incendiar a Panamá si no se cumplen su caprichos. Nadie de los incapaces y serviles miembros de su Gabinete se atreve a cuestionarlo ni aconsejarlo en medio de sus desvaríos. Martinelli se encamina así a que se le declare no apto para gobernar por incapacidad mental manifiesta.

Sus encuestas se derrumban. Ya no pueden ocultar el rechazo popular hacia un Presidente que engañó al pueblo y que para colmos se ha visto, junto a otros funcionarios de su Gobierno, vinculado a escándalos de corrupción y hasta de lavado de dinero producto del narcotráfico y tráfico de armas.

Como dijo alguien, parece estar “cabreado” porque no pudo ir a presenciar la final del Mundial de fútbol y por ello se ha empecinado en descargar su odio y resentimiento contra los luchadores sociales.

Creyó que como mansas ovejas los panameños aceptaríamos su Ley Chorizo (30), su Ley Carcelazo, su 7%, su “pele-police”, sus negociados y otras medidas criminales y arbitrarias dirigidas contra los humildes.

El pueblo de Bocas del Toro está dando el ejemplo. Hoy murió otro obrero de nombre Bernardo Smith. Se reporta la muerte de un niño por complicaciones respiratorias a causa de los gases lacrimógenos.

Se habla de más de 6 muertos, aunque el Gobierno sólo reconoce 2. Son cientos los heridos y detenidos. Pero el Pueblo de Bocas del Toro Resiste.

Hasta altas horas de la noche, a pesar de las balas que a mansalva dispara la Policía, el pueblo lucha en las calles. Se ha vuelto a tomar el Puente de Changuinola.

El pueblo de Bocas del Toro solicita médicos, presencia de la Cruz Roja y de observadores de los derechos humanos. Centenares de Policías, entre ellos unidades del Servicio Nacional de Fronteras (SENAFRON), entran por mar a reprimir a los manifestantes. Los hospitales están saturados y desabastecidos.

Hoy viajó a la provincia José Luis Varela. Martinelli, como el cobarde que es, se niega a hacerlo. Al igual que los otros funcionarios que viajaron anteriormente a la provincia, el Vicepresidente dijo a su llegada que todo estaba en calma. Todo lo contrario, el pueblo sigue resistiendo en las calles.

Presentamos a ustedes videos que nos dan testimonio de la lucha y sacrificio de los bocatoreños. Fíjense que, a pesar de que aparecen los micrófonos de las principales cadenas televisivas, estos videos no han sido presentados en los noticieros. Al parecer el chantaje, las amenazas del Gobiernop a los medios de comunicación, la persecución contra periodistas, y los millones de la publicidad estatal, están surtiendo efecto.

Mientras tanto, en Panamá la dirigencia obrera y popular anunció la Huelga Nacional que iniciará este martes 13 de julio y movilizaciones en todas las provincias este lunes 12 de julio a las 4:00 p.m. Los educadores han pedido a los padres no enviar a sus hijos a la escuela este lunes, pues ellos se estarán reuniendo en sus bastiones de lucha en todas las provincias a partir de las 8:00 a.m. Dos maestros fueron secuestrados y desaparecidos por la Policía Nacional en Bocas del Toro.

Se aprobó una Carta Abiertas al Presidente, planteando las reivindicaciones y peticiones de esta Huelga.

Exigimos:

1. Cese de la represión e a inmediata liberación de los compañeros detenidos en la provincia de Bocas del Toro y Colón, en la medida que es inaceptable, que se pretenda satanizar la protesta social, se denigre el accionar de los gremios y se persiga a los dirigentes sindicales y gremiales por el solo hecho de luchar por el derecho a la vida que tenemos los panameños.

2. El cese a la persecución y represión que el gobierno lleva a cabo contra los dirigentes del movimiento social panameño, en este caso contra el dirigente Saúl Méndez directivo del SUNTRACS contra quién se ha formulado graves cargos sin fundamento alguno, en clara persecución.

3. La inmediata derogatoria de la Ley 30 (Ley Chorizo), por atentar contra el derecho de la Sindicalización, Convención colectiva y huelga de los obreros; atentar contra el medio ambiente legalizando el ecogenocidio; y, al otorgar a la policía la libertad o licencia para matar libremente a cualquier persona.

4. La inmediata derogatoria de la Ley 14 (Ley Carcelazo), pues la misma buscaba frenar la protesta social y criminalizarla.

5. La inmediata derogatoria del Decreto 577, que modificación el Decreto de la Carta Orgánica NGÖBE-BLUGLE atentado contra el territorio y la autonomía del pueblo NGÖBE y el medio ambiente.

6. La inmediata derogatoria del Decreto 944, instrumento con el cual se impone la transformación currícula por competencia, que deteriora las condiciones para una educación científica, humanista e integral.

7. La inmediata eliminación del 7% en concepto de ITBMS, que lesiona considerablemente la calidad de vida de los panameños la reducir su poder adquisitivo.

8. La derogación de las modificaciones al Código Fiscal, que reforman la ley que creo el Fondo Fiduciario para el Desarrollo para que el Gobierno pueda utilizar hasta el 35% de ese ahorro para comprar los corredores Norte y Sur, lo que vislumbra ser otro gran negociado contra el pueblo panameño.

9. Que se investigue, juzgue y encarcele a los responsables de los asesinatos de los dirigentes de la provincia de Bocas del Toro.

10. La rebaja y congelamiento de precios de todos los bienes y servicios de primera necesidad, a fin de que el pueblo pueda satisfacer sus necesidades materiales de vida.

Luego del Encuentro Nacional de Dirigentes, se desarrolló una marcha pacífica por las calles de Calidonia que fue duramente reprimida por las hordas asesinas de Martinelli. Hubo más de 300 detenciones.

El Hotel Soloy, lugar del evento, fue sitiado por la policía con el fin de atrapar a los dirigentes que todavía estaban adentro. Gracias a la intervención de la iglesia, abogados y defensores de los derechos humanos, se logró la salida sin condiciones de quienes se encontraban acorralados por la Policía.

También, gracias a estas acciones humanitarias, se logró la liberación de los 300 detenidos. La profesora Dalia Morales de ASOPROF, fue conducida al Hospital Santo Tomás por lesiones ocasionadas por las esposas que le colocó la policía.

Sin embargo, mientras esto sucedía se reportaba una feroz cacería contra Genaro López, dirigente de CONUSI, SUNTRACS y FRENADESO y de todos los directivos de la principal organización sindical panameña (SUNTRACS).

En la tarde, fue arrestado en Chiriquí el Sub Secretario General del SUNTRACS, Jaime Caballero, luego de ser allanada su residencia. En horas de la noche era trasladado hacia Panamá por órdenes del Fiscal Auxiliar, Angel Calderón, siguiendo instrucciones del Ejecutivo. El Ministerio Público se confirma así como instrumento de persecución política al servicio de Ricardo Martinelli.

El auto del abogado Genaro López hijo fue allanado, mientras se montaba la feroz cacería contra su padre.

Todavía la Corte Suprema de Justicia no ha resuelto los hábeas corpus preventivos interpuestos a favor de la dirigencia sindical.

El compañero Saúl Méndez, desde la clandestinidad, envió un mensaje de lucha a sus compañeros en esta nueva jornada que ya se ha iniciado.

Se han recibido desde el exterior cientos de mensaje de solidaridad.

Este lunes el recién creado Foro de Abogados por la Libertad, interpondrá diversos recursos frente a estos hechos que constituyen fragrantes violaciones a los derechos humanos y a las garantías fundamentales de los panameños.

Atónito, Martinelli no logra comprender que ya el pueblo le perdió el miedo. Trata con esta persecución, represión, arrestosy asesinatos frenar la protesta social.

Pero la lucha no se detendrá hasta que cese la represión y sean derogadas las perversas leyes Chorizo y Carcelazo, junto a otras medidas de muerte. La huelga va este martes 13. El pueblo Resistirá y Vencerá.

>>Pincha aqui para mas información<<


Filed under: Anarkismoa, Ekonomia, Errepresioa, Gizartea
Tags : | Comments Off

ESPAINIA Munduko Koparen txapeldun izateak ez lituzke abertzaleon neuronak txarrera berotu behar, burua hotz mantenduz gero behintzat. Ospa dezatela lasai garaipena, udazkenean izango dutela –dugula– porroterako astirik. Gogoratzen? Lan erreforma, krisia…

Ospa dezatela bai, futbolaren ikuspegitik merezi izan dute eta. Hara, irakurleak gogoratuko du euskal futbol selekzioaz gure espainiarrek “orgia abertzale” eta gisakoak idazten dituztenean, ezta?

Artean, euskal herritarrok ez dugu futbol selekziorik, baina argi jokatuz gero, Espainiaren aurkako gure  partidu berezitik onura handiz atera gaitezke epe ertainean. Buru argiz, talde izaeraz eta griñarekin jokatuz gero, irabazi daiteke partidua. Eta pazientzia handiz, pazientzia itzelez arituz gero. Eta hori, ez munduko futbolari onenak ditugulako, erabaki eskubidearen aldekook euskal herritarren gehiengo zabala irabaz dezakegulako baizik.

Ez da txantxa, komunikabide espaniarrek beren futbol balentriak haizatu ahal izango dituzte, baina ezin beste errealitate garrantzitsuagoak ezabatu. Partida horretan, ekonomia da gure indarretakoa, ongizatea, bizimaila.

EH 2 – ESPAINIA 1. Hara datu gutxi batzuk –baina gura adina daude–. Langabezia: Espainian %21, Hego Euskal Herria %11. Barne Produktu Gordina biztanleko (2007): Euskal Herria 33.014 euro, AEB 38.800, Japonia 27.900, EB 24.900. Espainiako Estatuan BPG biztanleko handienak 2009an: EAE (30.703), Madril (30.029), Nafarroa (29.598), Katalunia (26.831), Espainia batez beste (22.000).

Gaindegia eta Espainiako INEtik hartu ditut datuok, eta nagusiki egungo ekonomia globalean erabiltzen diren adierazleak dira horiek. Gini koefizientea (aberastasunaren banaketa neurtzen du) edo Hatkinson indizea (errenta desberdintasuna) erabili izan banu justuagoa litzatekeela badakit, baina hemen jasotakoek ere balio dute gure partidu berezi honen nondik norakoez ohartzeko. Gehiago nahi duenak jo dezala azken hiru urteetan Gaindegiaren Urtekari interesgarrietara, eta mundu mailan euskal herritarrok dugun posizioaz are eta hobeto ohartuko da. Eta bide batez, gure ahulgune eta miseriez ere bai. San Ferminetako biharamonetarako ez dute balio datuok, baina akaso “La Roja”-ren garaipenaren ondorengorako bai.

Beraz, ikuspegi horretatik begiratutera, nork behar du Espainia?

KATALANEK ERE EZ BEDEREN, hori adierazi zuten uztailaren 10ean Bartzelonan bildutako milioi eta erdi pertsonek, Kataluniako populazioaren %20k. Tira, ohiko datu gerraz gain, Katalunian inoiz egin den manifestazio jendetsuenaren aurrean gaude eta ulertu behar zuenak ulertu zuen: “Independentzia!”. Eta ulertu ez badu are eta okerrago. Omnium Culturaleko lehendakari Muriel Casalsek astelehenean Deia-ko elkarrizketan zioen legez, “herrialdeak dagoeneko ez dira ezkontza edo gerrekin egiten, herritarren borondatearekin baizik”.

Omnium Cultural kultura katalanaren aldeko elkartea da, ez dago bere zereginetan halako manifestazioak antolatzea eta hala egin badu sentsibilitate ahalik eta gehien biltzeko izan da. Hara ikasgaia. Eta, hala ere, begira zer dioen Casalsek lehen aipatutako elkarrizketan: “Desobedientzia, hori da Madrilgo Gobernuaren aurrean Kataluniako Gobernuari geratzen zaion bakarra”. Gogoratzen Ibarretxe Plana? Eta kontsulta Legea? Aurrera egiteko bi aukera galdu abertzaleontzat. Eta are aukera argiagoa oraindik Lizarra-Garazikoa. Bai, badakit gatazkarena tartean zegoela, baina  zorionez gatazka kontuak gero eta gutxiago dira hemen ere.

Orain, Kataluniako independentistek larunbatekoari zentzu politikoa nola eman pentsatu beharko dute. Helburua? Udazkeneko hauteskunde autonomikoetatik ateratako Legebiltzarrean independentzia aldarrikatzeko 68 eserleku biltzea. Inbidia ezta? Lanari lotu behar.

POLO BURUJABEZALEAK horixe adierazi zuen Donostian, haiek prest direla, eta ez dutela bidezidorrik behar: “Nazioa gara: autodeterminazioa”. EAJk, Aralarrek eta H1!-ek “Nazioa gara: guk erabakitzen dugu” adierazi zuten Bartzelonan. Hain desberdinak ote?

Non ote da gure Omnium Cultural? Seguruenik hor da katalanen eta gure arteko desberdintasun handietako bat, Kataluniako politikari eta agintariak ohartzen dira katalan kulturak herrigintzan duen zementu funtzioaz (ez nahastu “zementuaren kulturaz”). Hemen oraindik ez.

(ARGIAko 2239. zenbakian argitaratua)

Tags : | Comments Off

Iparraldearen geroa iraunkorra ote?

Posted by Gaindegia, Komunikazio Saila on Wednesday Jul 7, 2010 Under Ekonomia
Hamar urteko denbora epeak ondorengo argazkia utzi digu: Iparraldean, biztanleria kostaldean kontzentratzen da, barnealdea hustutzen ari da, zerbitzuen sektorea hazten ari da eta industria ahula da. Iparraldeko gazteak atzerrira joaten dira ikastera eta beraien arlo profesionala garatzeko ez dira herrira bueltatzen eta Hegoaldean bezala lan merkatuaren feminizazioa ematen ari da. Uztailaren 8an, arratsaldeko 17:00etan hasita, Gaindegiak UEUko Udako ikastaroen barnean Iparraldeko azterketa sozio-demografikoaren inguruko hitzaldia eskainiko du.
Tags : | Comments Off

GREBA OROKORRA 2009ko maiatzean egindakoaren gisakoa izan den irudipena dut. Eskualde zehatz batzuk kenduta ez da greba orokorrik izan, are gutxiago Hego Euskal Herri mailan. Baina hori, orduan moduan, orain ere jakina zen. Espainiako gobernuak bultzatutako lan erreformaren aurka egitea zen helburu zehatza eta krisiaren aurrean interes publikoa eta sektore ahulenen defentsan jarraitzea helburu orokorragoa.

Protesta indartsua izan da berriz ere, aurreko grebarekin batera, Euskal Herrian urteetan izandako gizarte mobilizaziorik handiena. Bildu grebara ateratako langile guztiak, bildu herri eta hiriburuetan egindako manifestazio guztietako herritarrak eta konpara azken urteetako beste edozelako mobilizaziorekin. Greba deialdiek nekez konpontzen dute momentuko ezer, ez da hori beren helburua. Baina horiek kontuan hartzen ez dituena txarto dabil. Egon liteke ados edo ez, baina greba mespretxatzen duenak, iragan mendean ongizate gizartearen akuilu eta lorpen garrantzitsua izandakoa mespretxatzen du.

KATALUNIAKO GIZARTEAK datorren larunbatean Espainiako Auzitegi Konstituzionalak emandako epaiaren aurkako protesta tinkoa emango du, beste behin ere. Baina arbuiatzeaz gain, oraingoan manifestazio horretan Kataluniako gizartean bertan egosten ari den lehiaren ispilu ere izango da: autonomia ala independentzia? Konstituzionalaren orrazketa berri honek Espainia gero eta urrutiago ikusten dutenen alde egiten du.

Duela bi hamarkada independentismoa oso zatikatua zegoen eta politikoki nahiko marginala zen Kataluniako gizartean. Gaur egun, aldiz, kontsulta sinbolikoen bidez  600.000 pertsona independentziaren alde bozka ematera hurbiltzea lortu dute. Ondorengo hilabeteetako kontsultekin milioi bat pertsonen parte hartzea gainditu nahi dute.

Konstituzionalak oso egoera kaskarrean utzi ditu Kataluniako autonomia zaleak. Epaiak negoziazio ahalmen barik utzi du autonomismoa eta bereziki PSC. Hauteskunde autonomikoei begira, CiU da egoera honetatik gehien atera dezakeena eta horretarako antolatuen dagoena. Independentismoak inoiz baino oihartzun sozial gehiago izan arren, zatikatua dago: ERCren zatiketatik sortu zen Reagrupament alderdiaz gain, Joan Laporta Bartzelona futbol taldeko lehendakari ohiak Democracia Catalana ere sortu berri du.

ERC, Reagrupament eta Demokracia Catalana dira eremu independentistaren hiru aukera nagusiak, noiz eta independentismoak inoiz baino indar handiena duenean. Edozein modutan, oso posible da Laporta eta Joan Carreteroren bi indarrek azkenean koalizioa osatzea. Independentista askok, hala ere, gehiago nahi du eta Laporta eta ERCren elkar ulertzea eskatzen ari da, besteak beste horrek bermatuko lukeelako Kontsultaren gaia indarrez eramatea Legebiltzar berrira. Vilaweb-eko zuzendari Vicent Partalek, adibidez, gutun irekia idatzi die Puigcercos eta Laportari “PSC eta CiUren herri ereduari” independentismoak modu bateratuan aurre egiteko.

Hauteskundeetako emaitzak ikusi beharko dira lehenik, baina ondoren, kontsultarenarekin Ibarretxe lehendakariaren kontsultari gertatutakoa bizi dezakegu berriz Katalunian. Hori aurreikusiz, kontsulta eta erreferendumen alorra da Espainiako Konstituzionalak Estatut-ean ukitu duenetakoa, argi utziz eremu hori Madrilen eskumenekoa dela.

UDALBILTZA AUZIA
hasiko datorren astean, uztailaren 15ean eta horren ondorioz 22 pertsona eseriko dira Auzitegi Nazionalean, guztiak udal jardueretan egindako lanagatik auziperatuak. Udaletan egiten diren ohiko jarduerak, baina Auzitegi Nazionalaren aburuz “ETAk agindutakoak”. Auzi honetan ere oso agerian geratuko da akusazio osoa frogarik gabe eraiki dela, berriz ere poliziaren txosten hutsei froga maila gorena emanez. Justizia eza eta “dena da ETA” mailu judizialaren kolpe bat gehiago.

(ARGIAko 2238. zenbakian argitaratua)

Tags : | Comments Off
Gazteak hormaren kontra miatzen, karga hasi baino apur bat lehenago.

Gazteak hormaren kontra miatzen, karga hasi baino apur bat lehenago.

Laster izango da urte bat Maite Artola kazetariak, anartean Euskadi Irratiko Mezularia saioko zuzendari, honakoa esan zuela Argian Sustrai Colinak egindako elkarrizketan: “Niretzat kazetaritza beti izan da neuk ikusitako hura kontatzea, baina hori egiteko geroz eta aukera gutxiago daukagu, eta agentzietatik datorrena zurrupatu besterik ez dugu egiten”.

Egia da geure begiz ikusitakoa kontatzeko zailtasunak ditugula gaur egungo kazetariok, saiatu arren, saiatzen garenez; ARGIAkoon kasuan, sarritan, astekaria izanda ikusi beharrekoak ikus daitezkeen lekuan ere ez gara egoten. Gure erritmoak ez du zerikusirik egunkarietan edo irratiko albistegietan daukatenarekin. Baina herenegun greba orokorra izan zen Euskal Herrian, eta etxe honetako kazetariok kalera irten ginen, begien parekoa zuei kontatu ahal izateko, ikusi bezala, Artolak aldarrikatutako maneran. Eta niri Bilbon ikusitakoa kontatzeko gogoa piztu zait, bertan izan ez zen norbaitek idatzitakoa irakurri eta gero.

Ertzaintzaren ErNE sindikatuak prentsa oharra (PDF) zabaldu zuen greba egunean, gaztelania hutsez, CCOO sindikatuak egindako adierazpenei erantzunez –ez ditut adierazpenok irakurri ez eta entzun ere–, eta funtsean Bilbon eta Gasteizen ertzainek egindako kargak justifikatzeko asmoz. PDF osoa irakurtzeko gogorik ez daukazuenontzat, hau dio Bilbokoaz: “La carga de Bilbao, se ha realizado como consecuencia del intento de agresión a una trabajadora que quería ejercer su DERECHO A TRABAJAR“. Alegia, Bilbon karga egin zutela, lan egiteko eskubidea gauzatu nahi zuen langile baten aurkako erasoari erantzuteko. Letra larriak ErNEk jarri ditu, noski.

Karga hasi zeneko unea

Karga hasi zeneko unea.

Ni Bilbon izan nintzen eta karga bat ikusi nuen, bertatik bertara. Prentsa oharraren testuak aditzera ematen duenez gero Bilbon karga bakarra izan zela, gertakari beraz ari direla pentsatu behar dut. Eta hara nik zer ikusi nuen: 7-8 gazte horma baten kontra jarrita zuten ertzainek; ez dakit zergatik, orduantxe iritsia nintzen eta. Identifikatu eta miatu egin zituzten, sarritan nahiko modu bortitzean, gazteek jarrera pasiboa zuten arren. Ez dakit zein izan zen gazte haien ustezko delitua, langile bati eraso egiten ahalegintzea edo zer, nik ez nuen ikusi. Gutxika, jendea biltzen hasi zen, inguruan zebiltzan piketeetako kideak batik bat, eta ertzainei oihuka hasi zitzaizkien, irain eta guzti. Inork ez zien ertzainei erasorik egin fisikoki, ez eta inongo ondasun publiko eta pribaturi ere. Baliteke hala gertatu izana eta nik ikusi ez izana, konforme, baina hitz ematen dizuet guztiz “ErNE” nenbilela, batez ere ertzain urduri samar bat argazkiak egiten ari ginen dozena inguru kazetariongana hurbildu eta zuzenean niri, eta niri baino ez, galdetu zidanez geroztik ea ni ere prentsakoa nintzen. Argazkilari profesionalen artean etxeko kameratxo arruntarekin ibiltzearen desabantaila… Ez ziren hiru minutu igaroko pilotakadak eta porra kolpeak hasi zirenean.

Hori da nik ikusitakoa, eta hau interpretazioa: gezurra da Bilboko karga langile baten eskubidea defendatzeagatik izan zenik, eta hala izan bazen, guztiz erantzun desproportzionatua eta ilogikoa izan zen. Istiluen abiapuntua hori izanda ere, karga justifikatzeko ez du balio. Kargaren benetako arrazoia zein izan zen ez dakit,  baina badakit ez nuela behin ere ertzain horien segurtasuna mehatxatuta ikusi. Nirea bai. Eta batzuek nik baino suerte okerragoa izan zuten, lan egiteko eskubidearen aldeko pilota batek bete-betean harrapatuta.

Tags : | Comments Off

Greban ere euskaraz

Posted by onintza-irureta on Tuesday Jun 29, 2010 Under Ekonomia, Euskara, greba
Lan Mobel Azpeitian

Lan Mobel Azpeitian

Ez dakit larritu ala poztu egin behar dudan. Gaur Azpeitia aldean kaleko kazetari lana egitea tokatu zait. Han ibili naiz batera eta bestera itxita zein irekita dauden enpresei argazkiak ateratzen. Lan Mobel enpresako atarian kotxe asko dagoela iruditu zait eta argazki saioa egin dut.

Lasai-lasai kotxera abiatu naiz eta barruan segundo batzuk pasa ditut hainbat apunte idazten. Halako batean leihora gizon bat hurbildu dela ohartu naiz. “Ui! Ezaguna da, zestoarra. Hau ‘jefe’etako bat izango da”. “Te he visto sacando fotos…”, eta nik: “Euskaraz badakit, zestuarra naiz”. Eta berak edukazio osoz gaztelaniaz segi du, ez dut uste adarra jotzeko egin duenik euskara ez dakielako baizik. Ostras! Ez daki euskaraz! Eta nik: “Perdona, no sabía que no supieras euskera”. “Tranquila, tranquila…”. Esan diot kazetaria naizela, ARGIA astekarian egiten dudala lana eta hau eta beste, eta han joan da.

Ez naiz larritu leihora etorri zaidalako gizona, gaztelaniaz hasi delako baizik. Nik ez dakit larritu ala poztu egin behar dudan… Ferran Suay dut gogoan.

Tags : | Comments Off