Kontrabajua antzezlaneko zati bat irakurri eta sintonia entzun da. Eta gure gaurko saioak bi sintonia izan ditu: irratia.com aurkezteko erabiltzen dugun Jimmy Arrabitena eta Piperpolis ezagutzera erabiltzen ohi duguna. Ane Zabala eta Patxi Gaztelumendik egin dugu saioa.
Iparraldea 21 ikusentzunezkoa
sarean eta dvd euskarrian
Eta beste bi gonbidatu ere izan ditugu. Euskal Kultur Erakundeko Pantxoa Etxegoien eta Juhane Dascon dokumentalaren egilea izan dira gurean, Iparraldea 21 proiektuari buruz berbetan.
Irratsaioaren ostean, Bilboko Kafe Antzokian dokumentalaren proiekzioa izan da. Eta ostean solasaldia egile eta arduradunekin. Benetan gauza eta ideia interesanteak sortu dira, solasaldi / eztabaida interesgarri baten ondotik.
SIROKA taldeari elkarrizketa
Ane Zabalak berriz, Siroka taldeko musikariak elkarrizketatu ditu, beraien lehen lanaren inguruan eta proiektu honen inguruko xehetasunak ezagutu ditugu Gorka eta Mariaren eskutik.
Piperpolis eta irratia.com saioen auzolan honetatik, ea bestelako ekoizpenik sortzen den aurrerantzean.
Elkano Browning Cream taldea ezagutzen dugu aspalditik, baina beraiekin berba egiteko gogo itzela genuen gainera. Zuzenean ikusteko ere ez dugu aukera askorik izan orain arte. Bigarren lana plazaratu berri dutela eta, hiru astetan 15 bat kontzertu emango dituzte, hemen eta han. Azkena apirilaren 4an Bilboko kafe antzokian. Bartzelonara jo dugu Mikel Azpiroz (hammond eta pianojolea) musikariarekin berba egiteko. Entsaio batzuk egin, eta bertako jazz club batean abiatuko dute lan berria aurkezteko bira. Musikaz, munduaz, musikaren munduaz hitz egin dugu. elkano browning cream diskoa, biografia, argazkiak, bideoak, kontzertuak….
Irlandako doinuak, korrika eta gaelikoa 2.0 aroan jorratu ditugu gero. #lnag10 etiketa ikusgai egon da asteon sare sozialetan, Belfasten hasi zen rith 2010 Galwayn bukatuko da datorren martxoaren 17an, eta Sant Patrick eguna mundu osoko irlandarrek ospatuko dute. Euskal Herrian ere, badu oihartzuna festa honek, eta Bilboko kafe antzokian Erlea literatura aldizkaria aurkezteaz gain, Bizardunak taldeak kontzertua eskainiko du. Guk hori eta musika gehiago ere entzun dugu saio honetan.
Ikusentzunezkoak eta sarea hartu ditugu hizpide. Telebista, bideoak, Internet, webtv… ohikoak bilakatzen ari zaizkigu. Testuingurura hurbiltzeko Bilbon burututako videoweb10 jardunaldia, Eskoriatzan burutu beharreko Komunikaldiak edota, 2009an burutako Greba orokorra eta Egunkaria libre emisioak hartu ditugu. Ikusentzunezkoen koloretako iraultza marrazteko Gorka Julio Teketen izan da gurean. Ordenadore bat, kamara ttiki bat eskuan, ideien zirriborroak eta diskurtso koherentea eskaini dizkigu. Eta hainbat gogoeta egin ditugu, sareaz, euskal hedabideetaz, ikusentzunezkoen etorkizun hurbilari buruz.
Musika lagun, sareko loturak eskainiz, saio multimedia egiten eta osatzen saiatu gara. Azkenerako esperimentu ttiki bat egin dugu, telefono batekin irudi batzuk zuzenean eskainiz saretik.
Probokazioa gustatzen zaigu, baina edukiekin. Esaten duguna, zergatik esaten dugun badakigu.
RamonEZ! saio berezia egin genuen aurrekoan irratia.com emankizunean.
Irratia.com egiten ondo pasatzen dugula erakutsi nahi dugu, inongo mediok egiten ez duena egiten ausartzen gara… Sgae eta enparauek zer esango pentsatu barik, -pentsatu arren, badakigu gutaz paso egingo dutela, guk haietaz egingo dugun arren…-.
Ramoncinek berak, bere kontraesanak zelan bizi izan dituen ere nabarmen geratuko da saioa entzun ahala. Entzutekoa delako batez ere saio hau, apur bat kantatu, entzun, hausnartu, irakurketara gonbidatu… edo auskalo…
Software librearen Europako hiriburua bilakatu da Flandriako Brusela asteburuon. Euskaldunak ere izan direnez bertan, Mikel Iturbe gonbidatu dugu irratira. Bertan ikusi eta ikasitakoaz mintzatu zaigu, eta software libreak gurea bezalako hizkuntza eta komunitatean duen garrantziaz aritu gara.
albisteak 2.0
Albiste teknologikoak hartu ditugu gero hizpide. Gure eremu hurbilean zein urrutiago gertatuakoak ekarri ditugu gure albistegi digitalera. Aspaldiko partez, eta horregatik notizia ugari sartu beharrean aurkitu gara.
10 urte irratia.com sortu zela, eta euskal kultura digitalizatu eta kultura digitala euskalduntzeko saiakera da gurea. Zelan dago gure kultura sarean? Euskarak ze leku betetzen du gure eguneroko ordenagailu aurreko jardunean. Euskal kultura digitala, badago egon? Azken hamar urteotan aldatu dira gauzak bai, eta pozik ere bagaude gu, zelan ez. Hontaz eta hartaz berba egin eta gero, Bertso Egunean Maddalen eta Mirenek jarritako bertsoak entzun ditugu. Entzutekoak direlako, besteak beste.
Gure hizkuntza eta kulturaren kezka badugunez, axola digute ere beste hizkuntza eta kultura txikiek ere. Bo hizkuntzaren gaineko kezka adierazi dugu azkenik, azken hiztunaren berbak entzunez agurtu dugu saioa. Aka Bo hizkuntza euskarazko wikipedian.
8. kalea bideo sorta ari da egiten aspaldion Ibaizabal Telebista. Bilbo eta inguruetako gaiak lantzen dituzte normalean, eta berriki herri irratigintzari buruzkoa egin dute. Bilbo Hiria irratia, Bilboko Irola eta Tas Tas irrati libreak, Uribe Kostako Koska irratia eta Lutxanako Zopinpa irratia. Irratia.com emankizun bat grabatzen ere egon ziren Ibaizabalekoak, eta gure saioko irudi eta soinuak ere txertatu dituzten beraien erreportaira.
Gogoeta saio bat egin gura dugu entzule, partehartzaile eta sareko lagunen artean. Irratigintza euskalduna eta berrikuntza hartu gura ditugu solasgai.
Podcasting-a
aro digitala
irratiak eta Internet
euskara / euskal kultura Informazioaren gizartean…
Gauza asko ditugu berba egiteko, eta guztion artean egin nahi dugu, eztabaida zabaldu eta gogoeta amankomuna egiten saiatzeko. Saio hau, hasiera bat baino ez da, berrikuntza saioan bertan aplikatzeko asmoarekin, gainera.
Telebistarako saioa Ibaizabal telebistako adiskideek 8. kalea deritzon dokumental sorta ari dira prestatzen Bilbon. Irratigintzari buruzkoa izango da bat, eta Hamaika Telebistan emango dute aurki. Zuen iritziak ere, hor txertatu nahi genituzke.
Gaur arte, Bostetako diligentzian parte hartu dut Info7 irratian. Agin Rezolak gidatutako programan oso gustora egon naiz. Orain beste lan batzuengatik utzi behar izan badu ere, berari dedikatu nahi diot mezu hau. Harrigarria bada ere, ez gara elkar fisikoki ezagutzen, baina kontrolatuta daukat bertsolaritza txapelketan egin zituen bideoei esker. Hemendik aurrera Anfora programan kolaboratzen egongo naiz, Xabi Aipurua kazetariarekin.
Kontzertu bikaina izango dugu asteon Bilboko kafe antzokian.
Gustuko bi talde, lagun atseginak denak. Azkena eta abiapuntua egun berean. Deabruak Teilatuetan 1973 diskoaren bira agurtzen, Colemans+ berriz hasi baino ez, eta ematen du gogotsu daudela maizago joteko.
Peiremans sortu zuten aspaldi Imanol eta Gorkak. Berriz batzeko aukera izan dute azken gabonetan. Eta Joni eta Karlos batu zaizkie (deabruak / bidertzean). Dokan egin zuten kontzertukoa dira irudiok.
deabruak teilatuetan
deabruak teilatuetan taldeak 9 urte eman zituen eskenatokietatik kanpo, gogotsu eta disko berriarekin agertu ziren duela bi urte. Eta jo eta jo aritu dira ostean. Sortu zenetik, maketa atera zutenetik maite dugu talde hau. Disko guztiek sortu digute halako zirrara bat, eta agur esan behar honek… apur bat penatzen gaitu. Horregatik gogoz ikusiko ditugu bihar Bilboko kafe antzokian.