Jul 19
Posted by Sustatu on Monday Jul 19, 2010 Under hizkuntza
Argazkian ikusten den Euskaltzaindiaren batzorde honek telekonferentzia bidez egiten du lana, hilero egun erdiko saioa eginda: partaide batzuk Bilboko egoitzan direla (argazkian Xabier Kintana ageri da, joan den asteko bilera batean), eta beste batzuk Donostian. Euskaltzaindiaren Hiztegia: adierak eta adibideak egitasmoaren jarraipena egiten du batzorde honek zehazki.
© Euskaltzaindia, haien baimenik gabe, herri-erakundeekin Sustatuk duen politika jarraituz.
Jul 09
Posted by Ivan Igartua, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza - Koordinaziorako zuzendaria on Friday Jul 9, 2010 Under hizkuntza
Datorren astelehen eta asteartean Euskara 2.0 jardunaldiak izango dira EHUko Uda Ikastaroen baitan. EHUk Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzarekin batera antolatu dituen jardunaldi horien helburua 2.0 izenez bataiatzen dugun mundu birtual horretako joko arau berrietan, eremu urriko hizkuntzek zer paper jokatu behar duten aztertzea da, aukerak eta zailtasunak ebaluatzea eta ondorio batzuk ateratzea.
Jul 01
Posted by Soziolinguistika Klusterra on Thursday Jul 1, 2010 Under hizkuntza
Bi egunetan zehar, euskararen sustapenerako komunikazio-ekintzak burutzeko
moduaz jardun dugu 75 bat lagunek Donostiako Miramar Jauregian. Soziolinguistika
Klusterrak antolatutako Euskara komunikatu? Nor-nori-nork
ikastaroak hizkuntza-plangintzan dabiltzan profesionalak eta komunikazio-gaietan
adituak bildu ditu, besteak beste. Pilar Kaltzada eta Belen Uranga izan dira
zuzendariak; irakasle-talde jantzia eta anitza izan du oinarri, eta ikuspuntu
ezberdinetatik jorratu da gaia. Bertan egon ez zenak, Soziolinguistika
Klusterraren
webgunean aurki ditzakete ikastaroaren kronika, materialak, bideoak eta
bestelako informazio osagarria. Eta bertan egon zinetenok, zein inpresio han
entzundakoaz?
Jun 27
Posted by Sustatu on Sunday Jun 27, 2010 Under hizkuntza
Lehenago ere hitz egin da Sustatun euskaraz irainak egiteko moduetaz. Duela holabete batzuk Zuzeuk atera zuen Fuck you esateko 100 modu beste hizkuntza batzuetan, baina euskaraz esateko hamaika modu ere badaude, joan zaitez popatik hartzera ezagunaz gain. Zerrenda bat egin dugu antzeko mezua euskaraz esateko 11 modurekin.
Jun 25
Posted by Ziurtagiriaren Elkartea on Friday Jun 25, 2010 Under hizkuntza
Ziurtagiriaren Elkarteak eta Arabako Foru Aldundiak Lazarraga Sarien lehen edizioa aurkeztu dute. Arabako arlo sozio-ekonomikoan euskararen alde lan egin duten entitateak edota pertsonak saritzea da xedea. Sari-banaketa ekitaldia irailaren 24an egingo da.
Jun 22
Posted by Maramara Taldea on Tuesday Jun 22, 2010 Under hizkuntza
"Mintza hadi, lagun!" eskuliburuaren egile Ritxi Lizartzak hitanoari buruzko hitzaldi bat emango du Tolosan, ekainaren 22an (asteartea), Elduaien hizkuntza eskolak antolatuta. Arratsaldeko 18:30ean izango da, Gorosabel kaleko 40an. Gainera, uztailaren 5etik 16ra, ikastaroa emango du eta izena emateko epea zabalik dago.
Jun 14
Posted by Rober Gutiérrez, Ziurtagiriaren Elkartearen zuzendaria on Monday Jun 14, 2010 Under hizkuntza
Bai Euskarari Ziurtagiriak 10 urte bete ditu. Sortu zeneko irizpideari jarraituz indarrak batu eta biderkatu behar ditugu norabide berean. Atzera begiratzea ariketa ona izaten da aurrera segitzeko bulkada eta indarra hartzeko asmoarekin eginez gero.
Jun 11
Posted by Sustatu on Friday Jun 11, 2010 Under hizkuntza
Gaurko Zaldieroaren tirak erreferentzia egiten dio aste honetan ireki den BCBL zentroari (Basque Center on Cognition, Brain and Language delakoa). Elebitasunaren alderdi neurologikoak ere aztertu behar ditu zentro horrek (adibidez mintegi batean urrian), eta badirudi euskaldun elebidunak ondo datozkiela ikerketarako... baina ikerketa gai hutsa izango gara nonbait, ez nonbait informatuta egotea merezi dugun herritarrak, ze webgunea ingeles hutsez dago.

© baimenarekin, Zaldieroa: tiraren zati bat da hau; osoa ikusteko hemen.
Jun 08
Posted by UEMA on Tuesday Jun 8, 2010 Under hizkuntza

Egun tristea da gaurkoa euskaltzaleontzat. Izan ere, Iñaki Arregi Ihartza euskaltzalea, eta hainbat urtez euskararen alde lan egin duen lankideak utzi egin gaitu. Gaur goizean hil da, gaixotasun larri bati aurre egiten urtebete eman ondoren. Sorreratik UEMAren koordinatzaile izan dena gaur goizaldera hil da.