Innovación social, de la participación a la acción colectiva
Posted by Dabid Martinez on Tuesday Aug 3, 2010 Under bideoak, cultura libre, hacktivismo, politika 2.0, sistemak, software librea, web 2.0Azken egunotan asko entzun eta berba egin izan da berrikuntzaren inguruan, baina oso gutxitan ikusi izan dugu berrikuntza hitza “sozial” hitzarekin batera. Izan ere, gaur egun askok berrikuntza enpresa handien baitan egiten den zerbait dela uste badute ere, kalean ere berritzen dugu, eta nola ez, Sarean baita.
Hori da hain zuzen ere software librearen kasua, orain urte batzuk “hippiak ginela esaten zuten” esaten du bideoan Phillipe lagunak, eta egia esan arrazoi guztia du. Izan ere software librea garatzen hasi zenean, jendeak ez zuen honen filosofia eta sortzeko erak ulertzen. Hori aldatu da, gaur egun gero eta gehiago erabiltzen eta sustatzen da eta egiteke asko badugu ere, gaur egun software librea alternatiba erreal, indartsu eta sendo bat da.
Bideo honetan berrikuntza sozialaren inguruan berba egiten duten zenbait lagun ikusiko ditugu, batzuk ezagunak egingo zaizkizu, nik bideoan agertzen diren nahiko ezagutzen ditut
Alternatibak eraikitzen jarraitu beharko dugu, ez duzue uste?
Eskerrik asko Teketen zure twitterran bideo interesgarri hau zabaltzearren
