Telebista eredu berriak (2)

Posted by balerditik on Monday Jun 28, 2010 Under berriak, post-it

Bihar, ekainak 29, #grebaorokorra egiteko deialdia luzatu dute hainbat sindikatuk.
Grebaren jarraipen berezia egingo dute hainbat hacktibistak, eta sarean jarraitu ahal izango degu.
Telebista-gizarte eredu berrien adibide bat gehio!
Sentitu, pentsatu eta ekin!

Tags : | Comments Off

Blogs&Beers-a Alegin

Posted by balerditik on Wednesday Jun 9, 2010 Under Nere gauzek, berriak, post-it

Ostiral honetan, Alegin, 3. urtez jarraian, Blogs&beers-a ospatuko da. Blogak, zerberzak, hizpide. Blogaria, blog irakurlea izan edo tekonologia berriak edota zerbezak gustoko badituzu, azaldu!

Hitzordua: Ekainak 11, ostirala.
Lekua: Tontokalen (Alegi)
Ordua: 7.30etan
Apuntatzeko azken eguna, osteguna 10, atsaldeko 8etan…


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Txintxarrisferako 3. blogs&beers-a | Erabiltzailea: bedaio3000

Tags : | Comments Off

Emakumeen afarie

Posted by balerditik on Wednesday Mar 24, 2010 Under berriak, post-it

Larunbat honetan, martxoak 27, Bedaion, Emakumearen Nazioarteko Eguna gogoratuko dute, honekin 4. urtea izango da emakumeen afarie ospatzen dela.
Aurreko urteetan sorpresaren bat ere izan dute ta aurten ere izango ote da?
Artubi Elkartean izango da, 8 t’erdik inguruan.
emakumeak

Tags : | Comments Off

“A Bildua”ko saioaren audioa.

Posted by balerditik on Sunday Mar 14, 2010 Under post-it

Hemen dezue lehengo larunbatean egiñiko elkarrizketaren audioa.


euskaltube.com audioak | Izenburua: A Bildua saioa. Bedaiori buruz | Erabiltzailea: bedaio3000

Tags : | Comments Off

Bedaiori buruz Euskadi Irratiko “A_Bildua” saioan

Posted by balerditik on Friday Mar 12, 2010 Under berriak, post-it

Bihar larunbata, goizeko 9.30etatik aurrera, Xabier Unanuerekin arituko naiz hizketan.
Bedaio eta teknologia berrien inguruan. Teknologia berriek, horrelako herri ttiki batean, komunikaziorako, duten garrantziaz. Hauei esker, inongo injerentziarik gabe, nola, gu geuk gurea konta eta gure egin dezakegun. Gure erara, gure modura.
Bihar gehiago, Euskadi Irratiko “A_Bildua” saioan, 9.30etatik aurrera.

Tags : | Comments Off

Txiri tour 2010 bideoa

Posted by balerditik on Wednesday Mar 10, 2010 Under bideoak, post-it

Hona hemen aurtengo txiri tour-aren bideoa.

Txiri (pitiflautikos) Tour 2010 from bedaio3000 on Vimeo.

Tags : | Comments Off

Talai dantzariak Bedaion

Posted by balerditik on Monday Mar 8, 2010 Under Tolosaldeko Hitzan agertuak, berriak, bideoak, historia, post-it

Urtero bezela, aurten ere Bedaiora hurbildu dira Amezketako Talai dantzariak. Otsailaren 18n izan ziren eta Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitzakoak bertan izan ziren bideokamararekin, eta Euskaltubera igo dituzte irudiak. Eskerrikasko!

euskaltube.com bideoak | Izenburua: Talai Dantza | Erabiltzailea: Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza

Tags : | Comments Off

Barrikotea

Posted by balerditik on Friday Feb 26, 2010 Under berriak, post-it

Bihar larunbata, Otsailak 27, urtero legez, barrikotea izango degu Artubi Elkartean. Hau da 2010. urteko lehenengo ekitaldia. Agenda osatu ala, emango degu beraren berri, bitartean… ondo pasa!
TXXXXXOOOOOTXXXXX!!!!!!!

Tags : | Comments Off

ESKERRAK BILBOKO UDALETXEARI

Posted by A29 on Tuesday Feb 9, 2010 Under bilbo, internet, post-it, web2 0
Bilblogari  lehiaketan parte hartu nuen, ez nuen irabazteko esperantzik eta ez pentsa irabazi nuenik; baina pozik nago zeren badirudi geroz eta euskal blog gehiago daudela euskal blogosferan.



Eskerrak eman behar dizikiot Bilboko Udaletxeari eta batez ere, Euskara Zinegotziari, bidali didan eskutitzagatik. Ilusio handia egin dit eskutitz bat jasotzeak eta barruan 1GBeko pendrivea aurkitzea; lehiaketan parte hartzeagatik eskertzeko modu bikaina. Kasualitatea izango da, baina duela aste batzuk pendrivea galdu nuen, eta oraingoan opari modura beste bat aurkitu dut Bilboko etxeko postontzian. Eskerrik asko.
Tags : | Comments Off

2009 BUKATZEAR

Posted by A29 on Thursday Dec 31, 2009 Under post-it
Lelokeria izango litzateke 2010ean zein gauza egingo ditudan esatea, ez dut gogoko zerrendarik egitea; jende askok egiten du zerrenda baina zertarako? Nik baditut gauza batzuk buruan eta horietako batzuk egiten saiatuko naiz; esaterako kotxeko gida baimena behingoz ateratzea bada eta garaia. Inoiz ez naiz autoeskolan egon eta inoiz ez dut kotxerik gidatu baina nik uste urte honetan jada egin/ikasi beharretariko gauza bat dela, nahi baino gehiago beharra.

2009ari errepasoa eginez, blogean argi ikus ditzazket zenbait gauza, esaterako Sareblogek zortzi@2008 saria irabazi zuen; bai duela urte eta gutti hasitako proiektu da Musikazalekoa; oraindik bizirik darrai eta ilusioz; bertatik pasa dira, Delorean edo ta Sexty Sexers bezalako punta puntako talde euskaldunak.

2009an Kafe Antzokia istear ibili zen; baina euskal komunikabideetan gaia jorratu, eta jendeak maite duen hori defendatu zuen; horrela Bilboko Kafe Antzokia berriro ere irekita jarraitzen du.Batzuentzat lelokeri hutsa, baina nik kriston ilusioz jaso nuen tenplua berriro gure artean izatearena. Oraindik gogoan daukat nola Kaotikoren kontzertu bat Antzokian ikusi beharra nuen eta azkenean Barakaldoko RockStarren ospatu zen, mundiala izan zen kontzertua, baina nolakoa izango litzateke tenpluan?

Krisia ere geroz eta nabariagoa izan da 2009an, baina lasai 2010ean ere gure artean izango du; beraz badirudi egoera ez dela gehiegi aldatuko. Sentitzen dut baina honi buruz ere idatzi beharra nuen.

2009an informatikako ikasketak beste irakasgai batzuekin nahastu nituen, horrela Trabajo Social delako mundua ezagutu nuen, Unibertsitate berdinean metro gutxietara; guztiz ezberdina den jendea. Eskertzen dut, horrelako jendea ezagutu izana, mundua beste begi batzuekin ikusten dute. Hala ere, 2009an informatika munduan amaitu dut, bekario lanetan; 2010an ere horrelaxe jarraituko dut, Unibertsitatean kurtsoa amaitu arte behintzat.

2009an Errealarekin sufritzeko aukera izan dut, hala ere orainaldian gozatzea tokatzen zaigu, bigarren mailako buru baikaude; ea 2010ean lehen mailan amaitzen dugun.

Besterik gabe, ondo amaitu 2009a eta hobe hasi 2010a :-)
Tags : | Comments Off