Kulturistak
Posted by garaigoikoa on Monday Sep 6, 2010 Under Kulturgintza, hizkuntzaren, sl, soziolinguistika, soziologiaOporretara ospa egin aurretik, Ahoa bete hots jardunaldiak izan ziren. Eta han aurkeztu zuen Lorea Agirrek ponentzia bat. Kulturgintza eta hizkuntza batzen zituena. Gero Xabi Strubellek ere musikagintza eta hizkuntza batu zituen beste artikulu batean. Eta baita Ramon Agirrek ere beste batean. Eta Pako Aristik hirugarren batean. Eta udaltop-eko jardunaldietan Aritza Escandonek esandakoak ere hartu nahi ditut gogoan.

Barruko merkatua zaindu eta mimatu behar dugu, kanpoko merkatua zaindu eta mimatuz era berean. Gauza batzuetan inoiz ezin izango dugu lehiatu ondoan ditugun bi (hiru?) hizkuntza erraldoiekin. Baina beste gauza batzuetan gure lekutxoak eta txokoak egin behar ditugu, gozoak batzuk, handitsuak besteak, erraldoiak bestetzuak, ...

