Worldometers, munduko estatistikak denbora errealean

Posted by Sustatu on Tuesday Aug 24, 2010 Under zientzia

Tira, tranparen bat egongo da. Denbora errealean, edo kalkulu matematikoetan oinarritutako eguneratze algoritimikoen arabera, seguruenik... Baina efektu berezia ematen du webguneak, bai.

Tags : | Comments Off

Azkenengo iruzkinari kasu eginez inpaktuen modelizazioari buruz idaztea erabaki dut.

Lehenengo esan beharra dago, ez dela inpaktu bakar bat neurtzen, inguruari eragiten dioten kategoria desberdinak kontuan hartzen dira, hala nola, klima aldaketa, eutrofizazioa, toxikotasuna edo ozono-geruzaren meheagotzea.

Inpaktuak neurtzeko, aurrekoan esan bezala, produktuaren materialen fluxuak (materialen sarrerak eta hondakinen irteerak) inpaktu desberdinetan sailkatzen dira. Oso erabiliak dira lehen aipatutako kategoriak, baina beste asko ere badira. Adibide erraz batekin hasteko klima aldaketaren kasua aipatuko dut.

IPCCaren arabera klima aldaketa tn CO2 baliokidetan adierazten da.  Gas isurketa desberdinak neurri horretan adierazten dira BZAn, hona hemen adierazpen batzuk:

1 tn CO2 = 1 tn CO2 bal.

1 tn CH4 = 21 tn CO2 bal.

1 tn N2O = 310 tn CO2 bal

1 tn HFCs = 43 – 12.000 tn CO2 bal.

1 tn CnF2n+2 = 5.700 – 11.900 tn CO2 bal.

1 tn SF6 = 22.000 tn CO2 bal.

Beraz produktu jakin batek bizi ziklo osoan zehar isurtzen dituen gasak inbentarioaren fasean neurtu beharra daukagu lehenengo, eta gero CO2 baliokidetan adierazi, horrela, bizi zikloan zehar ze etapa diren adierazgarrienak jakin dezakegu, edo, beste produktu baten BZA batekin alderatu eta konklusio garbiak atera ditzazkegu.

Espero honekin guztiarekin ideia bat sortu izana, hala ere, edozein zalantza edukiz gero jarri nirekin kontaktuan!


Tags : | Comments Off

Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa, orain, on line dago

Posted by Elhuyar Fundazioa on Sunday Jul 18, 2010 Under zientzia

Zientzia eta teknologiaren arlo guztiak lantzen dituen euskarazko lehen hiztegi entziklopediko hau http://zthiztegia.elhuyar.org webgunean kontsultatu daiteke. Obra hau liburu eta CD-ROM formatuetan argitaratu zen 2009ko urrian

Tags : | Comments Off

Bizi Zikloaren Analisia (BZA)

Posted by doctoranda on Wednesday Jul 14, 2010 Under Bizi Zikloaren Analisia, bizi zikloa, zientzia

Aurkezpenean komentatu moduan, tesia elikagaien bizi zikloaren analisian oinarritzen da, eta askotan entzungo duzue hitz sorta hau sarreretan, beraz, kontzeptu honen inguruko xehetasun batzuk azalduko ditut.

Ingelesez Life Cycle Assessment (LCA) eta euskaraz Bizi Zikloaren Analisia (BZA) deritzo ekoizkin, prozesu edo zerbitzu baten ingurumen-inpaktuak neurtzen dituen tresnari. Era berean, sehaskatik-hilobirainoko analisia ere deitu izan zaio.

Kontzeptuak ez dauka ulertua izateko zailtasun handirik:

Bizi-zikloaren analisia ingurumen-inpaktua estimatzeko metodoa da, produktu batek bere bizitza osoan eragiten duen inpaktua. Hots, lehengaiak erauztetik azken ezabapen edo berrerabilpeneraino; garraoia, erabilpena edota ontziratzea kontutan hartuta, besteak beste.

Metodoogia hau ISO 14.040:2006 eta ISO 14.044:2006 arauetan zehazten da, eta lau zatitan banatu daiteke:

1. Helburua eta sistemaren deskribapena: Atal honetan helburu nagusia eta produktuaren zikloaren mugak zehazten dira.

2. Inbentarioaren analisia: Produktuaren bizi ziklo osoan zeharreko material- eta energia- sarrera nagusiak, eta hondakin eta emisio nagusiak neurtzen dira modu kuantitatiboan.

3. Inpaktuen ebaluazioa: Materialen fluxu nagusiak ingurumen-inpaktuetan adierazten dira. Adibidez, CO2 edo CH4ren emisioak “klima aldaketa” moduan adierazten dira.

4. Bizi zikloaren interpretazioa: Azken fase honetan, inbentarioaren emaitzak inpaktuen ebaluazioarekin alderatzen dira, produktuaren inpaktuari buruzko ondorio zehatz batzuk plazaratuz. Adizbidez, produktu baten garraio luzeen eraginez klima aldaketarako ahalmen garrantzitsua duela; eta, beraz, distantziak murriztea komenigarria izango litzatekeela.

Honekin guztiarekin bizi zikloari buruzko ideia orokor bat helarazi nahi izan dizuet, lortu izana espero dut :)


Tags : | Comments Off

Iritsi dira bigarren txandako zientzialari gazteak Zientzia Udalekuetara

Posted by Elhuyar Fundazioa on Thursday Jul 8, 2010 Under zientzia

Gaur iritsi dira bigarren txandako 50 zientzialari gazteak Aiako Harriko Parke Naturaleko Arritxulo aterpetxera, Elhuyar Fundazioak lehen aldiz, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lagunduta, antolatutako Zientzia Udalekuez gozatzera. Jarraitu beraien egonaldia udalekuko blogean.

Tags : | Comments Off

Lehena

Posted by doctoranda on Wednesday Jul 7, 2010 Under Uncategorized, aurkezpena, bizi zikloa, zientzia

Lehen post honekin ongi eotrria egiten dizuet nire blog berrira. Bertan tesiaren inguruko gorabeherei buruz hitz egingo dizuet. Ondo pasa dezazuen opa dizuet!


Tags : | Comments Off

Zientzia eta teknologia telebistan, mintegia

Posted by Elhuyar Fundazioa on Friday Jun 25, 2010 Under zientzia

Elhuyar Fundazioaren Kultura Zientifikoaren Elhuyar Laborategiak antolatuta, "Zientzia eta Teknologia Telebistan" mintegia egingo da Donostiako Gipuzkoako Bazkundean, ekainaren 28an (astelehena).Telebistak zientzia eta teknologiari ematen dion tratamenduaz eta adibide eta proiektu konkretu batzuen inguruan hausnartu eta hitz egingo dugu jardunaldian.

Tags : | Comments Off

Festa BTEK teknologiaren interpretazio-zentro berrian

Posted by Elhuyar Fundazioa on Saturday Jun 19, 2010 Under zientzia

Elhuyar Fundazioaren VIII. Zernola Olinpiadaren festa BTEK teknologiaren interpretazio-zentro berrian ospatu da aste honetan. Vitoria-Gasteizko Jesus Obrero ikastetxeko ikasleek jaso dute zientzia- eta teknologia-olinpiada honetako lehenengo saria. Bigarren eta hirugarren postuetan Lekeitioko R.M. Azkue ikastolako eta Urretxuko J.M. Iparragirre ikastetxeko ikasleak gelditu dira, hurrenez hurren.

Tags : | Comments Off

Bizi-zientzietako ikertzaile euskaldunen I. Topaketa

Posted by Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) on Friday May 21, 2010 Under zientzia

Maiatzaren 28an egingo da UEUk antolatutako Bizi-zientzietako ikertzaileen I. Topaketa. Bilkura honen helburua Bizi-zientzietako ikertzaile euskaldunen lerro zientifikoak aurkeztea, ikerlari horien arteko harremanak sendotzea eta euskarazko ikerketa eta produkzioa bultzatzea da. Bertan izena emateko epea maiatzaren 20an amaitzen da. Izen ematea www.ueu.org webgunetik egin daiteke.

Tags : | Comments Off

Tags : | Comments Off