Internet eta Gobernuaren arteko talka: bilkurak gaur, baita Bilbon ere

Posted by Sustatu on Friday Dec 4, 2009 Under P2P

Sekulako zalaparta sortu du azken egunetan Espainian Interneteko p2p sareen kontra Gobernuak egin nahi izan zuen lege-erreformak. Interneteko burrundara hori, agian sekula baino arinago edo ozenago, zalaparta mediatiko ere bihurtu da, eta ondorioz zalaparta politiko ere bai. Paradigma aldaketa gertatu dela ere uste dute batzuek. Eta kontuak jarraitzen du, gaur bilkurak daude deituta han hemenka, eta Bilbon da bat, Areatzako plazan, Arriagaren aurrean, 20.00etan.

Comments are closed.