Bilatu zazpi ezberdintasunak (IV)

Posted by Ibai Gandiaga on Tuesday Sep 7, 2010 Under acxt, bilbo, miribilla

Independence Day, Roland Emmerich, 1996

Bilbao Arena kiroldegia, ACXT, 2010
Tags : | Comments Off

Aretxabaletako Eguzkienea sustapenaren aurrean…

Posted by Amaia Arroyo Sagasta on Tuesday Sep 7, 2010 Under hirigintza

Aretxabaletako Eguzkienea sustapeneko etxebizitzen egoera latza da: 2004an egin zen zozketa eta oraindik lau dira eman ez dituzten blokeak. Horren aurrean, kaltetuok gure ahotsa entzunarazi nahi dugu.

Tags : | Comments Off

2010eko udan irakurritakoak

Posted by Joxe Aranzabal on Monday Sep 6, 2010 Under Liburuak, oporrak, uda
Aurtengo udan asko irakurri dut, beste batzuetan baino dezente gehiago. Hona hemen irakurritako liburuak:

Tags : | Comments Off

Top 5: Su-eten garairako kantak

Posted by G. Bereziartua on Monday Sep 6, 2010 Under Su-etena, eta, musika, top5

Etakideak musikaz hizketan (jatorrizko irudia, Manel Fontdevila)

Igual friboloa irudituko zaizu. Hala delako, seguruenik. Baina igandeko iragarpenaz zer edo zer idazteko beharra sentitzen dut, eta leitzen ari zarena blog kultureta horietako bat denez, Nick Hornbyren High fidelity nobelako protagonisten antzera, menia garaian entzuteko bost kanta onenak proposatu nahi dizkizut.

5- Edwin Starr, War:

Soul musikaren klasiko bat. Vietnamgo gerraren kontra idatzi zen bere garaian, baina uste dut behin eta berriz errepikatzen duen leloak (“War! Huh! What is it good for? Absolutely nothing”) bere sinplean, ondo islatzen duela herritar askoren sentimendua, gatazka armatu luzeaz kinderretaraino. Gerra? Zertarako?

4- War, Why can’t we be friends?:

Etsai sekularrak adiskidetzeko propio sortua dirudien kanta. Entzun eta lagunekin garagardo bat hartzeko gogoa jartzen zaizu. Rodolfok eta Alfredok ETAren iragarpenaren aurrean izan duten erreakzioa ikusita, komeniko litzaieke dosi handitan aditzea. Ados, nik mehatxatu eta bonbaz mila puskatan lehertu nahi zaitut; eta zuk berriz, torturatu, kartzelan sartu edo mertzenarioren bat erabilita garbitu nahi nauzu. Baina… ezin al dugu lagun izan?

3- The Clash, Rebel Waltz:

Matxinatuen bandoan izango dira garai hobeen nostalgikoak. Haientzat egina dirudi The Clashen kanta honek. Hara zer dioten hitzek, Negu Gorriak-ek 1996ko Salam, agur diskorako egindako bertsioan: “Itxaropenak guda zelaitik urruntzean/ Begirada ilargia eta arbolen artean/ Lokartu eta amestu armada altxatzen zela/ Ahots bat hasi zen deika ‘eutsi gogor’/ Matxinatu kantu zahar bat zen doinua”.

2- Nirvana, Come as you are:

Hau eszeptikoentzat. Asko hitz egin da su-etena egiaztagarria izateaz, eta ezin burutik kendu Seattleko taldearen kanta ezagunenetariko baten leloa: “And I swear that I don’t have a gun”. Tira, egia esan, letra osoak bestelako zentzua hartzen du testuinguruz aldatuta. “Take your time/ Hurry up/ The choice is yours/ Don’t be late”, “As and old enemy”… Nirvanak euskal gatazkari kanta bat eskaini zion eta gu enteratu gabe!

1- The Doors, The end:

Zerrendako aurrena Francis Ford Coppolaren baimenarekin hartuko dugu. Apocalypse nown erabili zuen zuzendari estatubatuarrak, baina gure gerratxoarentzat ere arrunt egokia da. Hitzei erreparatzea besterik ez dago: “Ride the snake, ride the snake/ To the lake, the ancient lake, baby/ The snake is long, seven miles/ Ride the snake…he’s old, and his skin is cold”. Suge zaharra, suge luzea, azal hotzeko sugea, aizkora utzi eta lakurantz doa, lasai egotera. The end?

Tags : | Comments Off

Iturburu kodedun atzeko planoa argitaratuta

Posted by Joseba Martos on Monday Sep 6, 2010 Under Argitalpenak, The Gimp, diseinua

Azken egunetan nire Twitter kontuan eta blog honetan jartzeko atzeko planoko irudi bat prestatzen aritu naiz The Gimp aplikazio askea erabiliz. Baten batek gustuko izan du eta erabiltzeko gogoa piztu zaio. Pixkat harritu nau, diseinatzaile moduan trakets xamarra bait naiz. Norberaren lana besteentzat ere erabilgarria dela ikusteak asko pozten gaitu informazio askearen inguruan lanean ari garenoi, beraz, irudiaren iturburua argitaratzea erabaki dut.

Irudiko iturburu kodea NetBSD sistema eragilearen sys/net atalaren kodea da. Irudia bera, The Gimp aplikazio askearen XCF formatuan eta webgune honen edukia bezala, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Lizentziapean dago.

Note: There is a file embedded within this post, please visit this post to download the file.
Tags : | Comments Off

Kulturistak

Posted by garaigoikoa on Monday Sep 6, 2010 Under Kulturgintza, hizkuntzaren, sl, soziolinguistika, soziologia
Kulturgintza oso gutxi aipatu dut nik blog honetan ia 4 urte hauetan. Oso gutxi. Gaur horri lotu nahiko diot.

Oporretara ospa egin aurretik, Ahoa bete hots jardunaldiak izan ziren. Eta han aurkeztu zuen Lorea Agirrek ponentzia bat. Kulturgintza eta hizkuntza batzen zituena. Gero Xabi Strubellek ere musikagintza eta hizkuntza batu zituen beste artikulu batean. Eta baita Ramon Agirrek ere beste batean. Eta Pako Aristik hirugarren batean. Eta udaltop-eko jardunaldietan Aritza Escandonek esandakoak ere hartu nahi ditut gogoan.



Barruko merkatua zaindu eta mimatu behar dugu, kanpoko merkatua zaindu eta mimatuz era berean. Gauza batzuetan inoiz ezin izango dugu lehiatu ondoan ditugun bi (hiru?) hizkuntza erraldoiekin. Baina beste gauza batzuetan gure lekutxoak eta txokoak egin behar ditugu, gozoak batzuk, handitsuak besteak, erraldoiak bestetzuak, ...
Tags : | Comments Off

Android aplikazio bat egiteko testa Google App Inventor erabilita

Posted by Codesyntax on Monday Sep 6, 2010 Under informatika

App Inventor Android aplikazioak bisualki sortzeko garatutako tresna da. Tresna honek bi atal nagusi dauzka, diseinatzailea eta bloke editorea. Hasieran nahasgarri xamarra egiten da bloke editorearekin aritzea, baina, bere logika apur bat ulertutakoan egin behar dena argiago ikusten da. Proba gisa, Twiterren erabiltzaile baten egoera aldatzen duen aplikazioa sortu dugu eta gure blogean kontatu dugu esperientzia.

Tags : | Comments Off

ELUR ARTEAN GOZO

Posted by Irati on Monday Sep 6, 2010 Under HITZA/AFORISMOA

Hitza: ELURDI

Elurra pilatzen den tokia; elur maluta bat, elur maluta bi, hiru elur maluta... elurdia sortzen da. Pago batek, bi pagok, hiru pagok... pagadia osatzen duten bezalaxe.

Nik iturburu bat aukeratu dut elur-toki; zuri, heze, busti. Elurrak ere irrist egiten du ur ertzean. Eta freskoa da, emankorra, argia... elurra diot, edo ura, edo ingurua... ez dakit. Elurdi... zoragarria iruditzen zait.



AFORISMOA: Txokolatea jan eta ez zituen hortzak garbitzen. Irribarre gozoa zuen inondik ere.

... eta oraintxe pentsatzen jarrita... ez dakit... txokolate beltza jaten dutenek... umore beltza dute? Txokolate zuria aukeratzen dutenek... zer diozue umore zuriaz? Eta esnezko umoreaz?

Ni beltzarekin gelditzen naiz. Txokolatearekin. Umore beltza ez dut oso ongi ulertzen. Uste dut ez nuela umoreari barre egiten ikasi. Xehe-xehe eginda dagoen umorearekin gelditzen naiz. Esnezkoarekin?
Tags : | Comments Off
Infernuko Zubia

Infernuko Zubia (http://pirineoetatik.blogspot.com/)

“Infernuko Zubia” Anboto eta Alluitz mendien artean dago. Pasabide arriskutsu samarra da, alboetan 300 metroko bi amildegi dituena. Azken hamar urteetan, hamar bat lagun hil dira pasabide horretan eta Anbotoraino garamatzan ohiko bidean. Pasa den apirilean 58 urteko mendizalea zendu zen Infernuko Zubian, eta heriotza hark bultzatuta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Mendizale Federazioak erabaki bitxia hartu dute: hango arrokak apur bat zartatzea.

Infernuko Zubian dauden harriak, denborak eta jendearen joan-etorriek zigortuak, lau eta irristakorrak bihurtu dira. Horregatik zartatuko dute harrien gainaldea, mendizaleen oinetakoek arroketan labain egin ez dezaten.

Foru Aldundiak eta Mendizale Federazioak diotenez, ez da gomendagarria Infernuko Zubian kateak edo bestelako euskarri lagungarriak jartzea, segurtasun sentsazio faltsua sortu eta nahikoa esperientziarik ez duten mendizaleak behar baino arrisku gehiago hartzera bultza ditzaketelako.

Tags : | Comments Off

Asteroko twitter laburpena 2010-09-06

Posted by teketen on Monday Sep 6, 2010 Under Mikromezuak
Tags : | Comments Off